Lehengoan ere lanean ibili ginen ilusio handiz. Dagoeneko eszenarioarekin hasi gara eta ideia berriekin gure elkarrizketan jartzen, hori bai, denon artean ideia bikainak lortu ditugu.
Astero bezala gehiago ezagutuz goaz, oraingoan Sole falta genuen baina ez genuen ahaztu, ez noski! Gure txokoa berezi bihurtzen ari da eta espero dugu horrela jarraitzea, zoragarriak dira eta.
Tolosako Herrikide Ikastetxean ikaskuntza eta zerbitzuarekin zerikusia duten ekintza desberdinek izango duten txokoa.
2019(e)ko urtarrilaren 23(a), asteazkena
2019(e)ko urtarrilaren 22(a), asteartea
Eszenatokiari forma ematen
Hasi gara dagoeneko eszenatokia apaintzen. Guk moztutako behia, hodeiak… gehitzen joan gara baserri baten itxura emanez "Gure etxea" da haren izena. Antzerkian, testua prestatzen ere hasi gara pertsonaiak finkatuz. Orain, istorioa pentsatzea bakarrik falta da. Aupa talde!
Argazkian, Marian eta Mila ikus ditzakegu beraien artean laguntzen.


Argazkian, Marian eta Mila ikus ditzakegu beraien artean laguntzen.
2019(e)ko urtarrilaren 8(a), asteartea
Ilusio eta gogoz jarraitzen dugu!
Gaurkoan ere Uzturre zentrora joan gara Herrikideko ikasleak. Gabonak baino lehen hasi ginen proiektu polit honekin, denok ilusioz hasi ginen lehen egunetik eta hala jarraitzen dugu gogo handiarekin joaenez, baita beraiek ere.
Lehen egunetan izenak, gure gauzak... kontatzen ibili ginen eta astero ezagutzen goaz bitartean. Asteartero Uzturrera joateko ordua iristen denean denak pozik jaisten gara, azken finean beraietaz ikasteko aukera ere dugu eta.
Orain proiektuarekin gabiltza, “Esku Biziak”. Dagoeneko gure panpinak itsura hartu dute nahiz eta gauza batzuk falta. Eszenatorioa ere hasi dugu denon ideiak ezarriz, baita gidoia ere.
Hurrengo astean berriz ere ikusiko dugu elkar denok gogo handiz, lehen esan dudan bezala.
Lehen egunetan izenak, gure gauzak... kontatzen ibili ginen eta astero ezagutzen goaz bitartean. Asteartero Uzturrera joateko ordua iristen denean denak pozik jaisten gara, azken finean beraietaz ikasteko aukera ere dugu eta.
Orain proiektuarekin gabiltza, “Esku Biziak”. Dagoeneko gure panpinak itsura hartu dute nahiz eta gauza batzuk falta. Eszenatorioa ere hasi dugu denon ideiak ezarriz, baita gidoia ere.
Hurrengo astean berriz ere ikusiko dugu elkar denok gogo handiz, lehen esan dudan bezala.
Esku biziz hasi!
Gabonak baino lehen hasi ginen proiektu honekin, lehenengo egunean denok gure burua aurkeztu eta antzerkiaren gaia aukeratzen hasi ginen; ideia asko eduki genituen baina azkenean ezkontza bat egingo genuela adostu genuen.
Egun hauetan zehar rolak banatu ditugu eta eszenarioa prestatzen hasi gara, honetaz Javi, Sauro eta Joanes arduratu dira.
Besteek aldiz, panpinak tuneatzen egon gara, ezkontza dela eta mozorro dotoreak eta argiak egin ditugu.
Begira! Hemen dituzue Carmen eta Angeles beraien panpinak erakusten!
Egun hauetan zehar rolak banatu ditugu eta eszenarioa prestatzen hasi gara, honetaz Javi, Sauro eta Joanes arduratu dira.
Besteek aldiz, panpinak tuneatzen egon gara, ezkontza dela eta mozorro dotoreak eta argiak egin ditugu.
Begira! Hemen dituzue Carmen eta Angeles beraien panpinak erakusten!
Eskuei bizia ematen
Lehenengo egunean gogotsu sartu ginen Uzturre zentrora. Dagoeneko, asteak daramatzagu bertan gogor lan egiten. Gure taldean 11 gara. Nahiz eta, lehenengo egunean ez genuen adostu zer eta nola egin, hurrengo astean pozez elkarbanatu genituen gure bizipenak guztien artean istorio bat irudikatzeko eta bertan denak identifikatuak sentitzeko.
Herri txiki bateko familia bat eta bizilagunak egitea pentsatu genuen: bikote homosexualak eta heterosexualak, ile horiak edo marroiak, gazteak, zaharrak… Denak batera familiako aitona-amonaren urrezko ezteiak ospatzera joango dira belaze batera “picnic” eginez, egun lasai bat igaroz.
Gaurkoan, Alicia gehitu zaigu eta bere panpinari lepoko koloretsu bat egin diogu. Jokinek eta Milak, amaituta zituztenez, eskuzorroak aukeratu dituzte antzerkirako guztiz prest egoteko. Marianek eta Benitak ere ia amaituta zituzten, eskuzorroak apaindu eta azken ukituak eman dizkiegu, bien panpinak oso dotore jantziak daude. Festan dantzatzera doazela dirudite! Pepik amaituta utzi du bere lana, eta Solek gorputza eta guzti egin dio telak josiz. Ikasleok ere amaitu eta utzi ditugu gure lanak.
Jada, lehen hiruhilabetekoa amaitu zaigu; horregatik, Gabonetako oporretara joan baino lehen panpinak eta haien mozorro guztiak amaituta utzi izan nahi ditugu. Beraz, Gabonetatik itzultzean hasiko gara eszenatokiarekin topean. Ondo izan!
2018(e)ko abenduaren 20(a), osteguna
2, BATXILERGOA UZTURRE ZENTROAN 2. TXANDA 18-19
Dagoeneko amaitu da bigarren taldearen lanaldia Uzturre zentroan. Ziur gaude esperientzia oso baliotsua eta aberasgarria izan dela zuentzat, baina zuen ebaluaketaren eta iritzien berri izan nahi dugu. Horretan lagungarri, ondorengo galderak aurkezten dizkizuegu.
- Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
- Zer da gehien gustatu zaizuna? Zerk harritu zaitu gehien?
- Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
- Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
- Zer ikasi duzu, zertarako balio izan dizu esperientzia honek?
- Eta hemendik aurrera zer?
- ....
2018(e)ko abenduaren 8(a), larunbata
Ingelesarekin borrokan
Gaur aiton amonekin abestiak ensaiatu ditugu Astelehenero egiten dugun bezala. Batzuk ez dute abesten lotsa edo bestela euria egingo duelako baino beste batzuk oso pozik abesten dute naiz eta ez jakin letra. Ingelesez dauden abestiak pixka bat zailak dira beraientzako eta hor denbora behar dugu beraiei erakusteko nola esaten den nahiz eta hitz batzuk gaizki esan. Oso ondo pasatzen dugu beraiekin zeren ez dira isiltzen eta beti zerbait daukate guri esateko. Oso jatorrak eta alaiak dira amon guztiak eta gustura egoten gara beraiekin gaudenean.

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)





