2019(e)ko urtarrilaren 8(a), asteartea

Ilusio eta gogoz jarraitzen dugu!

Gaurkoan ere Uzturre zentrora joan gara Herrikideko ikasleak. Gabonak baino lehen hasi ginen proiektu polit honekin, denok ilusioz hasi ginen lehen egunetik eta hala jarraitzen dugu gogo handiarekin joaenez, baita beraiek ere.

Lehen egunetan izenak, gure gauzak... kontatzen ibili ginen eta astero ezagutzen goaz bitartean. Asteartero Uzturrera joateko ordua iristen denean denak pozik jaisten gara, azken finean beraietaz ikasteko aukera ere dugu eta.

Orain proiektuarekin gabiltza, “Esku Biziak”.  Dagoeneko gure panpinak itsura hartu dute nahiz eta gauza batzuk falta. Eszenatorioa ere  hasi dugu denon ideiak ezarriz, baita gidoia ere.

Hurrengo astean berriz ere ikusiko dugu elkar denok gogo handiz, lehen esan dudan bezala.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina