2019(e)ko apirilaren 16(a), asteartea


LAN ETA LAN..

Buru-belarri gabiltza gure txotxongiloak eraikitzen guztion artean.















Oporren aurretik dena prest utzi dugu, azken retokeak bakarrik falta dira jaialdirako!
Astesantuetatik bueltan gaude berriro!

2019(e)ko apirilaren 14(a), igandea




Azken aurreneko asteartea eta denbora aprobetsatzea komeni zen,beraz, panpinak alde batera utzi eta gidoia bukatu eta birritan praktikatzea beharrezkoa ikusi genuen. Bakoitzak bere papera kontuan izanda ensaio txukunak atera ziren,beraz, oso kontentu bukatu genuen eguna. 

Urduritasun puntuak ere ensaioetan nabari ziren. Aste Santutan praktikatzea ez zen gaizki etorriko ikuskizun egunerako, gure iƱauteritako eguna perfekto atera dezan. Espektakulu egunean ikusiko dugu elkar azkeneko ensaiorako.




2019(e)ko apirilaren 13(a), larunbata

Azkeneko txanpa! Aste Santuko oporrak baino lehen dena prest utzi dugu: eszenarioa, panpinak, dialogoa... Azkeneko entsaioa egin genuen. Emanaldirako prest!


Duela 2 aste hasi ginen lehenengo entsaioa egiten. Bakoitzak bere zatia irakurri eta gero panpinekin probatu genuen. Nahiko ondo atera zen, nahiz eta perfekto ez atera. Hurrengoan hobetuko dugu!

2019(e)ko apirilaren 11(a), osteguna

AZKENEKO TXANPA!!!


Gaur Uzturre zentroan,asteartero bezala elkartu gara,inoiz baino desio handiagoz hitzaldiaren zatia errepasatzeko,bakoitzak bere zatia izateko eta pixkanaka pixkanaka dialogoa ikasten hasteko.

Luziak berriz ere dialogo zati berri bat ekarri digu eta hain polita iruditu zitzaigun non dialogoa moldatzea erabaki dugu.Hori egin eta bakoitzak bere dialogoaren zatia izan ondoren,denon artean irakurri dugu eta bakoitzak bere zatia irakurtzen hasi gara,ideia batzuk gehitzen,etab.

Eguna iristen ari da eta nahiz eta denbora izan dialogoa praktikatzeko,pixka bat urduritzen hasi gara.Nahiz eta urduri egon,oso pozik gaude proiektu honekin,bai panpinekin,baita dialogoarekin ere.Gogo izugarriak ditugu antzezlana aurkezteko.

2019(e)ko apirilaren 10(a), asteazkena

AZKEN EGUNAK

Kaixo Talde!

Orain ensaiatzea bakarrik gelditzen zaigu, horretarako bakoitzak bere zatia ikasi eta behin eta berriz ensaiatu beharko du. Denak oso urduri daude baino, hala ere, badakigu dena primeran joango dela! Maiatzaren 7an goizean dena prest utziko dugu eta arratsaldean izango da emanaldia. Argazki hauetan ikus dezakegu gure lana bukatu dugula.



DIALOGOAREKIN BURU BELARRI

Gaur lan handia egin dugu dialogoa aurrera ateratzeko eta antzezlanarekin bukatzeko.
Luziak gaur bere dialogo zati bat ekarri digu eginda eta laguntza hori izanda dialogoa bukatzea eta errepasatzeko denbora izan dugu.

Azken egunak dira eta gure taldekideek beraien energia guztiak jartzen ari dira proeiktu hau ahalik eta hobekien egiteko.Bakoitzak bere ideiak eta bere proposamen batzuk eman dituzte baina Luziak esan digun bezala,gauzaren bat improbisatzea egokia iruditzen zitzaiola esan digu eta ideia on iruditu zaigu.Gure dialogoaren zatia bakarrik esan ordez zerbait esateko gogoa badugu improbisatzea oso egokia iruditu zaigu,antzezlana ahalik eta naturalen ateratzeko.

2019(e)ko apirilaren 9(a), asteartea




AZKENEKO ETAPA


Orain arte egin duguna aurrera ateratzen ari gara eta gaur panpinekin ibiltzen egon gara
eta pixkanaka pixkanaka antzezlanaren dialogoarekin hasi gara,ideia garrantzitsuenetariko
batzuk apuntatzen,pertsonaia bakoitzari izen bat jartzen eta dialogoa zirriborro batean
idazten hasten.

Oso pozik eta gogotsu gaude azkeneko etapa hau bukatzeko eta antzezlana antzezteko
eta gure taldeak duela hilabete batzuk lehenago egiten hasi ginena aurkezteko.

2019(e)ko apirilaren 7(a), igandea

2. batxilergoko azken txanda Uzturren

Dagoeneko amaitu dira aurtengo txandak batxilergoko 2. mailan. Laugarren taldeak ere burutu du bere esperientzia. Ziur gaude esperientzia oso baliotsua eta aberasgarria izan dela zuentzat, baina zuen ebaluaketaren eta iritzien berri izan nahi dugu. Horretan lagungarri, ondorengo galderak aurkezten dizkizuegu.
  • Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea? 
  • Zer da gehien gustatu zaizuna? Zerk harritu zaitu gehien? 
  • Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek? 
  • Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan? 
  • Zer ikasi duzu, zertarako balio izan dizu esperientzia honek? 
  • Eta hemendik aurrera zer?
  • ....

2019(e)ko apirilaren 2(a), asteartea

ANTZEZTEKO SENA PIZTU DA

Aupa talde, gaurkoa  ere azken egunetan bezala ibili gara gidoiarekin. Eguna behin finkatuta, antzezteko sena piztu zaigu eta gogor lan eginez osatu dugu antzezlana. Izan ere, ez da lan erraza izan imaginazioarekin bat egitea.  Solek esan bezala, improbisatzea gustoko dugu ere bai. Asunek amaitzeko zerbait abestuko digulakoan geratu gara, antezlana girotzeko modu aproposa iruditu zaigu eta.

Hurrengoan entseguekin hasiko gara, ondo  izan!


DENA BUKATZEN

Kaixo Talde!

Gaurkoan gidoia amait dugu eta ideia guztiak elkarbanatu ditugu dena prest uzteko. Parebat aldiz irakurri dugu eta ensaiatzen hasi gara hurrengoan dena hobeto ateratzeko. Eguna finkatu dugu, Maiatzaren 7an izango da ikuskizuna eta gogoa dugu hori aurrera eramateko.

Hurrengo astean ikusiko gara, animo talde!