2019(e)ko urtarrilaren 8(a), asteartea

Esku biziz hasi!

Gabonak baino lehen hasi ginen proiektu honekin, lehenengo egunean denok gure burua aurkeztu eta antzerkiaren gaia aukeratzen hasi ginen; ideia asko eduki genituen baina azkenean ezkontza bat egingo genuela adostu genuen.

Egun hauetan zehar rolak banatu ditugu eta eszenarioa prestatzen hasi gara, honetaz Javi, Sauro eta Joanes arduratu dira.
Besteek aldiz, panpinak tuneatzen egon gara, ezkontza dela eta mozorro dotoreak eta argiak egin ditugu.
Begira! Hemen dituzue Carmen eta Angeles beraien panpinak erakusten!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina