2019(e)ko martxoakren 28(a), osteguna

Gero eta gertuago dago jaialdia eta jada hasi gara urduritasuna nabaritzen!
Egunean bertan esan beharrekoa gogoratuko dugun ala ez, eszenatokia egokia den ala ez… Garbi dagoena da gogo handiz itxaroten dugula eguna!

2019(e)ko martxoakren 26(a), asteartea

Iñauteri zoragarri hauen eta zubi honen ondoren, lanari berriro ekin diogu. Gaurkoan gidoia errepasatu dugu, bakoitza bere zatia irakurri du eta dagokion tonua jartzen saiatu gara. Hurrengorako panpinekin egingo dugu antzerkia, izan ere, oso gertu daukagu ekitaldia!





Jada oso egun gutxi geratzen dira aurtengo proiektuari amaiera emateko, beraz egin beharrekoak bukatzen joan behar dira. 

Antzerkiaren zati garrantzitsuena bukatuta utzi ondoren, elkarrizketarekin jarraitu dugu. Luciak duen idazteko gaitasunarekin laguntza handia somatu dugu,baina taldeko beste partaideak ez dira oso atzean geratu, imajinazio apur bat jarriz ideia interesgarriak atera dituzte. 

Idazteko duten gaitasunaz aparte josteko trebetasuna ere presente eduki dugu gaurkoan. Gure txotxongiloen jantziak moldatzeko.

Irrifar batekin bukatu ondoren datorren astearterako gogo handiz joango gara. Itxaronaldia luzea egingo zaigu.



KIDE BERRIA GURE TXOKOAN

Kaixo Talde!

Gaurkoan kide berri bat etorri zaigu, Asun, eta hitz egiten hasi gara denok elkar ezagutzeko. Ohartu gara oso ahots polita duela eta abesten ibili gara poz-pozik. Giroa polita zenez, gidoiean ideiak sartzeko aprobetxatu dugu, eta batzuk izugarrizko imaginazioa dutela erakutsi dute.

Hurrengo astean berriz ere elkartuko gara, gero arte!




2019(e)ko martxoakren 12(a), asteartea

GOGOZ EKIN DIOGU LANARI


Gaurkoan, pozik elkartu gara iñauterien bueltan. Lanari ekin baino lehen bakoitzak iñauteriak nola bizi izan dituen azaldu dugu, batzuk elkar ikusi dugu eta. Gaurkoan antzezlanaren sarrera amaitu dugu eta dagoeneko, korapiloarekin hasi gara. Gure artean hainbat gai atera dira: janaria, txakurrak, aiton-amonak... Amaitzeko, Benitak eta nik aldizkari batzuk irakurri eta bertako modeloen janzkerari buruz ere hitz egiten egon gara. Hurrengoan zubia dator, ondo pasa talde! :)



IÑAUTERI BUELTAN

Gaur ere Uzturre Zentrora jeitsi gara pozik, txontxongiloekin jolastera. Astero gauzak aurreratzen ditugu baino poliki-poliki hitz egiten dugun bitartean. Gure gauzak kontatzen dizkiogu elkarri eta Iñauteriak ere aipatu ditugu noski. Gero aldizkari batzuk irakurtzen ibili gara.

Oraindik antzerkia prestatzen ari gara denon ideiak batuz dibertigarria izan dadin, gogoa nabari da taldean. Laister ikusiko gara talde!