2018(e)ko abenduaren 20(a), osteguna

2, BATXILERGOA UZTURRE ZENTROAN 2. TXANDA 18-19

Dagoeneko amaitu da bigarren taldearen lanaldia Uzturre zentroan. Ziur gaude esperientzia oso baliotsua eta aberasgarria izan dela zuentzat, baina zuen ebaluaketaren eta iritzien berri izan nahi dugu. Horretan lagungarri, ondorengo galderak aurkezten dizkizuegu.
  • Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea? 
  • Zer da gehien gustatu zaizuna? Zerk harritu zaitu gehien? 
  • Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek? 
  • Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan? 
  • Zer ikasi duzu, zertarako balio izan dizu esperientzia honek? 
  • Eta hemendik aurrera zer?
  • ....

2018(e)ko abenduaren 8(a), larunbata

Ingelesarekin borrokan

Gaur aiton amonekin abestiak ensaiatu ditugu Astelehenero egiten dugun bezala. Batzuk ez dute abesten lotsa edo bestela euria egingo duelako baino beste batzuk oso pozik abesten dute naiz eta ez jakin letra. Ingelesez dauden abestiak pixka bat zailak dira beraientzako eta hor denbora behar dugu beraiei erakusteko nola esaten den nahiz eta hitz batzuk gaizki esan. Oso ondo pasatzen dugu beraiekin zeren ez dira isiltzen eta beti zerbait daukate guri esateko. Oso jatorrak eta alaiak dira amon guztiak eta gustura egoten gara beraiekin gaudenean.



2018(e)ko azaroaren 13(a), asteartea

Musikarekin lehen saiakerak


Aiton-amonengana joan ginen, gure ideia aiton amonekin musika jolasak egitea zen. Iristerakoan, bakoitza bere aiton-amonengana joan zen, eta beheko pisura jaitsi genituen.

Bertan, instrumentuekin jolas desberdinak egin genituen eta gero denon artean abestu egin genuen.

Bukatzeko, bueltan aiton-amonak beraien geletara eraman genituen eta eskolara igo ginen.

2018(e)ko azaroaren 1(a), osteguna

IBARRAKO GARAGUNEAN LAGUNAK EGITEN


DBH1. mailako A eta B Open Gelakoekin hasi gara Ibarrako Garagunera jaisten. 

Eskolan argi daukagu, alde batetik,  gure eginkizuna PERTSONAN ZENTRATUTAKO PLANIFIKAZIOA dela eta bestetik azken urteotan, desgaitasunaren arreta ereduan aldaketa handiak ematen ari direla. 

Bi ideia horiek kontutan harturik esan dezakegu desgaitasuna duten pertsonen bizi kalitatea hobetzearekin konprometitua dagoen ingurunea lortu nahi dugula.

Erronka hau aurrera emateko egunez egun gure pentsamoldea, laguntza hobetzeko lan egitea eta pentsamendu kritikoa sustatzea da.


Asmo horrekin hasi gara gure lagun berriak ezagutzen. Aurreritziak apurtzen hasi gara "Campeones" filma ikusiz eta landuz.

2018(e)ko urriaren 25(a), osteguna

BERRIRO ERE UZTURREN GAUDE!



Lehenengo, klasean komentatu egin behar genuen, 3 taldetan banatu ginen, batzuk aldizkaria egin behar zuten, beste batzuk irrati saio bat egin behar zuten eta azkenekoak bideo bat egin behar dute.

Beranduago Uzturre zentrora joan ginen eta taldeka banatu ziren, geroago taldeak egin zituztenean,
ideiak botatzen egon ginan logo bat egiteko eta taldearen izena jartzeko. Gero gure izenak esan genuen, non bizi garen, zenbat urte ditugun eta zer gustatzen zaigun egitea esan behar genuen.

Hori bukatutakoan galderak egiten egon ginan, adibidez; Mugiko galderak, noiz egiten zuten, zeintzuk luzea zeintzuk motza, TAK Oriakoak eta honekin berdin zeintzuk joaten ziren...


2018(e)ko urriaren 23(a), asteartea

ESKU BIZIAK



1. Batxilergoko ikasleak Uzturre Zentroan "esku bizia" proiektuarekin hasi dira.

Txotxongiloen lanketa eta zaletasuna bultzatuta, bi kontestu ezberdinetan dauden gazte eta pertsona helduak jarriko ditugu harremanetan, komunikazio espazio interjenerazional bat jarriz hauen artean.
Esku bizia eskua da, bakoitzarena, pertsonai baten bilakatuta, istorioak asma ditzakeena, gauzak esan ditzakeena.
Pertsonai baten bilakatzen den eskua, haren ahotsarekin, haren mugimenduarekin, haren arimarekin.

Lagun txotxongilo txiki bat, esparru honetako altxorra.


2018(e)ko urriaren 18(a), osteguna

UZTURREKO KAZETARIEN LEHENENGO EGUNA



Kaixo gu DBH 2ko Opengelako C eta D-ko ikasleak gara eta urriaren 11ean Uzturre zentrora joan ginen. Uzturre zentroan beraiekin elkartu ginen eta dinamika ezberdinak erabili genituen elkar ezagutzeko.

Sarearen jolasa egin genuen gure artean ezagutzeko eta ondoren "Azkura dut hemen" jolasa egin genuen gure izenak ikasteko eta par batzuk botatzeko.

Jolasak bukatutakoan proiektuari izen eta logotipo bat jarri genion. Talde guztiak amaitutakoan Javik bere logela erakutsi zigun, bere logela Marveleko objetu eta pertsonaien irudiez zuen dekoratua.

Amaieran opengelako guztiak elkartu ginen eta zer moduz pasa genuen galdetu zigun Ivanek eta gu oso gogotsu geunden hurrengo saiorako.













2018(e)ko urriaren 14(a), igandea

MUSIKA TALDEAREN LEHEN EGUNA

2018ko urriaren 8a 

 Uzturre zentrora joan garen lehenengo eguna izan da, oso esperientzi ona izan dugu. Egun horretan aiton - amonei hartu eta beste gela batera eraman genituen, taldeetan banatu ginen eta talde bakoitzak aiton-amon batzuk hartu eta ondoren ezagutu egin genituen. 

 Aiton-amon bakoitzari open gelako txartel bat banatu genien, txartel hori beraiek gogoratzeko astelehenen guztietan joango garela, ondoren joko batzuk egin genituen eta horrekin eguna bukatu genuen. 

 Irrikaz gaude hurrengo eguna iristeko !!!


2018(e)ko urriaren 9(a), asteartea

2. BATXILERGOKO IKASLEAK UZTURRE ZENTROAN 18-19

Dagoeneko amaitu da lehen taldearen lanaldia Uzturre zentroan. Ziur gaude esperientzia oso baliotsua eta aberasgarria izan dela zuentzat, baina zuen ebaluaketaren eta iritzien berri izan nahi dugu. Horretan lagungarri, ondorengo galderak aurkezten dizkizuegu.
  • Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea? 
  • Zer da gehien gustatu zaizuna? Zerk harritu zaitu gehien? 
  • Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek? 
  • Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan? 
  • Zer ikasi duzu, zertarako balio izan dizu esperientzia honek? 
  • Eta hemendik aurrera zer?