2019(e)ko urtarrilaren 8(a), asteartea

Eskuei bizia ematen

Lehenengo egunean gogotsu sartu ginen Uzturre zentrora. Dagoeneko, asteak daramatzagu bertan gogor lan egiten. Gure taldean 11 gara. Nahiz eta, lehenengo egunean ez genuen adostu zer eta nola egin, hurrengo astean pozez elkarbanatu genituen gure bizipenak guztien artean istorio bat irudikatzeko eta bertan denak identifikatuak sentitzeko.

Herri txiki bateko familia bat eta bizilagunak egitea pentsatu genuen: bikote homosexualak eta heterosexualak, ile horiak edo marroiak, gazteak, zaharrak… Denak batera familiako aitona-amonaren urrezko ezteiak ospatzera joango dira belaze batera “picnic” eginez, egun lasai bat igaroz.

Gaurkoan, Alicia gehitu zaigu eta bere panpinari lepoko koloretsu bat egin diogu. Jokinek eta Milak, amaituta zituztenez, eskuzorroak aukeratu dituzte antzerkirako guztiz prest egoteko. Marianek eta Benitak ere ia amaituta zituzten, eskuzorroak apaindu eta azken ukituak eman dizkiegu, bien panpinak oso dotore jantziak daude. Festan dantzatzera doazela dirudite! Pepik amaituta utzi du bere lana, eta Solek gorputza eta guzti egin dio telak josiz. Ikasleok ere amaitu eta utzi ditugu gure lanak.

Jada, lehen hiruhilabetekoa amaitu zaigu; horregatik, Gabonetako oporretara joan baino lehen panpinak eta haien mozorro guztiak amaituta utzi izan nahi ditugu. Beraz, Gabonetatik itzultzean hasiko gara eszenatokiarekin topean. Ondo izan!








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina