2018(e)ko abenduaren 20(a), osteguna

2, BATXILERGOA UZTURRE ZENTROAN 2. TXANDA 18-19

Dagoeneko amaitu da bigarren taldearen lanaldia Uzturre zentroan. Ziur gaude esperientzia oso baliotsua eta aberasgarria izan dela zuentzat, baina zuen ebaluaketaren eta iritzien berri izan nahi dugu. Horretan lagungarri, ondorengo galderak aurkezten dizkizuegu.
  • Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea? 
  • Zer da gehien gustatu zaizuna? Zerk harritu zaitu gehien? 
  • Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek? 
  • Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan? 
  • Zer ikasi duzu, zertarako balio izan dizu esperientzia honek? 
  • Eta hemendik aurrera zer?
  • ....

15 iruzkin:

  1. Esperientzia ona izan da, lehengo urtean Esku bizietan egon nintzen baina aurtengoarekin ez du zerikusirik. Azkenean, denbora gehiago zaude beraiekin eta gauzak elkarbanatzeko aukera gehiago izan ditugu. Egin ditugun ekintza guztietaz gain, gehien gustatu zaidana beraiekin denbora pasatzea izan da, batzuekin gusturago egon nahiz lehendik ezagutzen nituelako. Harritu didana beraiek duten gertutasuna eta hitz egiteko gogoa dira. Ona, azkenean bertan daude edozer behar bagenuen eta beraientzako (residenteak) laguntza ona dira eta gertukoak ere. Nik uste ez nukeela ezer aldatuko, dena ondo dago bideratuta beraientzat. Jende ezberdinarekin tratatzeko balio izan dit, persona guztiak ez dira berdinak eta agian bakoitzak tratu ezberdin edo bereziagoa merezi du eta hori izan da gehien ikasi dudana eta balio izan didana. Ez dakit, horrelako esperientzia gehiago bizitzea ondo legoke baino ez dakit seguru.

    ErantzunEzabatu
  2. Izan dugun esperientzi honekin kusi dut jendeak arazoak dituztenak gauzak bakarrik egiteko pozik bizin diren eta honekin konturatu naiz daukagunakin pozik egon behardugula. Beraiekin hitz egitea gustatu zait gehien, arritu didan beraien artean lagundu egiten didala.esperientzik esan didana da bizitza daukagunarekin pozik egon behar dugula.Aldatukonuen gauza izango zen egun batean zentro guztia eta talde osoa batera egitea goiza.Hemendik aurrera bizitza aprobetxatuko dut eta ikasten segitzea.

    ErantzunEzabatu
  3. Uzturre zentrora 5 egun joan gara eta hasieran ez nituen gogo askorik joateko baina gero pixkanaka gustura joaten hasi nintzen. Gauza ezberdinak egin genituen, gabonetako apaindegiak, marrazkiak, gimnasia… Egun horietan esperientzia ona iruditu zait, azken finean, egunero egiten ez ditugun gauzak egiten dituzulako eta pertsona helduekin hitz egiteko aukera ematen dizu eta asko ikasten duzu. Horretaz gain, zentroko langileak oso ondo portatu dira gurekin eta laguntza behar genuenean laguntza eskaini digute. Egia da momentu batzuetan aspertu egin nintzela joaten ginen pisuaren arabera ze batzuk ez zuten gurekin hitz egiten eta orduan aspertu egiten ginen baina bestela esperientzia ona izan da. Honen bidez gauzak ikasi ditut, esate baterako, aurreiritziak ez edukitzen, hasieran aurreiritziak nituelako horren inguruan. Hemendik aurrera ez dakit zer egingo dudan baina boluntariotza gustatzen zait.
    SILVIA TORRES

    ErantzunEzabatu
  4. Aspaldian ez nintzen Uzturre Zentroan egon. Hasiera batetik ilusio handia nuen behera jaisteko, betidanik gustatu izan zaidalako jendearekin konektatzea. Lehenengo egunetik egon naiz gustura Uzturren, azken egunera arte. 5 egun hauetan gauza asko ikasi ditut, hala nola, pertsona desberdinekin ekintza desberdinak egiten.

    Gehien gustatu zaidana Uzturre Zentroko erabiltzaileekin hitz egitea izan da. Denak oso jatorrak dira, eta nahiz eta batzuk isilak izan, orokorrean asko hitz egin nuen erabiltzaileekin. Gehien harritu nauenak erabiltzaileek eskerrak ematean izan da, eta gu han egoteak poztu egiten zutela esateak.
    Orokorrean, esperientzia oso polita izan da. Gauza negatibo bakarra, batzuetan aspertu egiten nintzela da, izan ere, 5 egunetan gabonekin zerikusia zuen eskulanak egin ditugu. Ulertzekoa da, gabonak gertu daudelako, baina batzuetan eskulanak ez zaizkit gustatu eta pixka bat aspertu naiz. Beraz, hori aldatzea gustatuko litzaidake, edo behintzat esku lan gutxiago izatea, eta beste motako ekintza batzuk egitea. Gabonetako menua egitearen kasuan, ez zait gustatu, inork ez zuelako parte hartzen eta isiltasunak sortu zirelako. Momentu deserosoa izan zen niretzat.

    Esperientzia honek balio izango dit etorkizunerako, izan ere, horrelako pertsonekin lan egitea gustatuko litzaidake, eta oinarri bezala oso ondo etorriko zaidala uste dut. Hemendik aurrera, horrelako ekintza gehiago burutzea gustatuko litzaidake.

    ErantzunEzabatu
  5. Aberasgarria izan da oso, izan ere, denok dakigu gure adinean eta batez ere Batxilergoko 2. mailan ez dugula denbora asko izaten ezta gure familiari ere gure denboraren zatitxo bat eskaintzeko, hortaz, esperientzia honek (adineko) pertsonak ezagutzeko aukera eman digu, atzetik milaka istorio dituzten pertsonak, eta haiekin pasatako denbora berezia izan da elkarri kontatu diogun anekdota eta gauzengatik eta batez ere beraiei eskainitako denbora gutxi horrengatik eskerrak ematen digutelako.
    Gehien gustatu zaidana eta harritu didana aurretik aipatutakoa da, ez zitzaigun ezer kostatzen beraiei gure denboraren zati bat eskaintzea eta detailetxo eta laguntza minimo batekin eskerrak ematen ziguten, gainera, edozer gauza kontatzen geniela irribarre egiten zuten, eta egia esan, irribarre hori “kontajiosoa” zen.
    Horretaz gain, bertako langileen eta adineko pertsonen arteko harremana ez zen profesionala bakarrik, izan ere nabari zen adinekoak langileengandik jasotzen zuten maitasun eta gertutasuna, oso jatorrak ziren eta.
    Gure kasuan, gabonak gertu zirenez, 2. txandako 5 egunak gabonetako apaingarriak prestatzen pasa ditugu, eta hori pixka bat aldatuko nuke gauza ezberdin gehiago eginez edo dinamika gehiago erabiliz, hala ere, oso ondo pasa dugu, elkarri lagundu diogu eta egia esan apaingarri ederrak atera zaizkigu barre eta talde lan artean.
    Laburbilduz, oso gustura egon naiz pertsona berriak eta haien bizi esperientziak ezagutuz eta entzunez. Hemendik aurrera gainera, boluntariotza egiteko asmoa dut, bai ume, bai arazoak dituztenekin eta bai adineko pertsonekin. Gainera aurretik ere boluntariotzaren bat egin dut, eta oso esperientzia baliagarriak iruditzen zaizkit egia esan, hausnarketara bultzatzen dizkizutenak. Beraz, eskerrak ematen dut horrelako esperientziak bizitzeko aukera edukitzeari.

    Natalia

    ErantzunEzabatu
  6. Niri esperientzia honek zentroari buruz nuen pentsamendua aldatzeko baliogarria izan zait. Bertan hainbat arazo dituzten pertsonak oso alaiak eta maitagarriak direla ikusi dut. Langileek eskeintzen dieten laguntza ezinhobea dela uste dut barre eginarazten dietelako. Harrigarria iruditu zitzaiten gauza bat , uzturrekoek eskeinitako harrera izan zen eta lehenengo momentutik oso eroso egon ginen. Proiektuan ez nituzte aldaketak egingo modu honetan beraiekin eta beraietaz asko ikasten dugulako.

    ErantzunEzabatu
  7. Aspaldian ez nintzen Uzturre Zentroan egon. Hasiera batetik ilusio handia nuen behera jaisteko, betidanik gustatu izan zaidalako jendearekin konektatzea. Lehenengo egunetik egon naiz gustura Uzturren, azken egunera arte. 5 egun hauetan gauza asko ikasi ditut, hala nola, pertsona desberdinekin ekintza desberdinak egiten.

    Gehien gustatu zaidana Uzturre Zentroko erabiltzaileekin hitz egitea izan da. Denak oso jatorrak dira, eta nahiz eta batzuk isilak izan, orokorrean asko hitz egin nuen erabiltzaileekin. Gehien harritu nauenak erabiltzaileek eskerrak ematean izan da, eta gu han egoteak poztu egiten zutela esateak.
    Orokorrean, esperientzia oso polita izan da. Gauza negatibo bakarra, batzuetan aspertu egiten nintzela da, izan ere, 5 egunetan gabonekin zerikusia zuen eskulanak egin ditugu. Ulertzekoa da, gabonak gertu daudelako, baina batzuetan eskulanak ez zaizkit gustatu eta pixka bat aspertu naiz. Beraz, hori aldatzea gustatuko litzaidake, edo behintzat esku lan gutxiago izatea, eta beste motako ekintza batzuk egitea. Gabonetako menua egitearen kasuan, ez zait gustatu, inork ez zuelako parte hartzen eta isiltasunak sortu zirelako. Momentu deserosoa izan zen niretzat.

    Esperientzia honek balio izango dit etorkizunerako, izan ere, horrelako pertsonekin lan egitea gustatuko litzaidake, eta oinarri bezala oso ondo etorriko zaidala uste dut. Hemendik aurrera, horrelako ekintza gehiago burutzea gustatuko litzaidake.

    Maialen Conde

    ErantzunEzabatu
  8. Nerea Garmendia

    Uzturreko jendearekin egondako 5 egun hauetan oso ondo pasa dut. Gauza berriak ikasi ditut zaharrekin eta bertan lan egiten dutenekin. Bertara joaten ziren zaharrek harrera oso ona ematen ziguten joaten ginen bakoitzean. Beraien esperientziak kontatzen zizkiguten askotan eta oso interesgarriak ziren. Gehien harritu nauena zera da; poz pozik jartzen ziren gu beraiekin egongo ginela jakitean eta poz hori guri pasatzen edo transmititzen ziguten.

    Bertan oso ondo zaintzen zituztela esaten ziguten eta guk ere oso ondo zainduta ikusten genituen. Haiek ezagutzeko aukera izan dut eta jeneralean oso ondo pasatzen dutela ikusi dut. Egon ginen egun askotan apaingarriak egiten aritu ginen, hasieran ondo baina bukaera aldera aspertu egiten ginen denak.

    Ezagutu ditudan pertsona askok hainbat gauza erakutsi dizkidate eta nire ustez denak balioko dit. Haien artean 2. solairukoekin egon ginenekoa gustatu zitzaidan gehien. Seguruena beste boluntariotza mota batzuk egiten ere saiatuko naizela, asko gustatu zait oraingoa eta etorkizunean ere egitea pentsatzen dut.

    ErantzunEzabatu
  9. Dagoeneko amaitu da bigarren taldearen lanaldia Uzturre zentroan. Ziur gaude esperientzia oso baliotsua eta aberasgarria izan dela zuentzat, baina zuen ebaluaketaren eta iritzien berri izan nahi dugu. Horretan lagungarri, ondorengo galderak aurkezten dizkizuegu.
    • Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    • Zer da gehien gustatu zaizuna? Zerk harritu zaitu gehien?
    • Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    • Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    • Zer ikasi duzu, zertarako balio izan dizu esperientzia honek?
    • Eta hemendik aurrera zer?


    Neretzako Uzturre Zentrora juteko esperientzia oso ona izan da, aiton-amonekin egotean oso gustora egon naiz, beraiekin hitz egitea eta esku-lanak egitea asko gustatu zait, baino egia da, igual batzuetan oso aspergarria egiten zen beraiekin hitz egitea zergatik asko errepikatzen ziren, baƱo hori normala.
    Gehien gustatu zaidana da, azkeneko eguna, non eguberritako bazkaria eta afariak diseinatu genituen, oso ondo pasa nuen, bakoitzak bere ideiak ematen zituen, denak parte hartu genuen, asko harritu ziten dena oso programatuta dutela, ordu bakoitzean zerbait desberdin aegiten dutela, eta “al pie de la letra” egiten dutela.
    Erabiltzeieekin esperientzia oso ona izan da, oso ondo tratatu digute, aiton-amonak ere oso ondo zaintzen dituzte, zerbait behar dugunean, or zeuden beti, gainera ariketetan guri laguntzen ziguten.
    Proiektuan ordua aldatuko nuen, 10-etatik 12-etara izatea ez da egokia, proiekta bukatu eta gero klasera joatea pereza asko ematen du, ordu onena azteazkenenan edo ostiraletan izango zen, eskolako azken bi orduetan jutea hoberena izango zen,
    Pazientzia geiago edukitzea lagundu dit, et besteei entzuetea ere lagundu dit, pazientzia obetu dut dagoeneko.
    Ez dut espero horrelako zentroetan lan egingo dutenik, ez naiz leku horietan ikusten. Baino asko gustatu zait zentroan dauden aiton-amonekin egotea.

    Ketxus Guerra.

    ErantzunEzabatu
  10. Nire ustez, esperientzia hau oso ona eta garrantzitsua izan da. Aiton-amonekin denbora pasatzea, beraiekin hitz egitea, beraien arazoetaz arduratzea eta ekintzak beraiekin egitea oso erabilgarria izan da. Ekintza politak egin ditugu beraiekin: marrazkiak egita, ariketak egitea, eskulanak egitea… Bakoitzaren historioak eta iragana ezagutu dugu eta gaur egungo eta beraien garaieko desberdintasunak ikusi ditugu. Nire ustez oso ondo pasa dute gure konpainiarekin, asko hitz egiten zutenez gurekin eta pozik zeudela antzematen zelako.

    Gauza berri bat izan da guretzako eta hasieran ixilik geunden ez genekigulako zer egin. Egunak pasa eta gero, askatzen joan ginen eta bukaeran oso ondo moldatu ginen aiton.amonekin.

    Gehien gustatu zaiten ekintza, elur panpinaren eskulana izan zen. Denak gauzak egiten ari ginen eta giroa oso ona izan zen.

    Samuel.

    ErantzunEzabatu
  11. Nire bigarren urtea da proiektu honetan parte hartzen dudala eta Aurten ere asko gustatu zait. Oso esperientzia polita iruditzen zait .
    Asko gustatu zait beraiekin egondako denbora. Gauza asko ikasi ditut beraiekin eta beraiek bizitako esperientziak kontatzen zigutenean asko gustatzen zitzaidan.
    Aldatuko nuken gauza bakarra izango litzake: beti solairu berdinean egotea; beti solairuz aldatzen egon beharrean. Horrela planta horretan dagoen jenden gehiago ezagutzeko jukera dago. Espero dut holako esperientzia polit gehiago bizitzea.
    Ander Aldea

    ErantzunEzabatu
  12. Oso esperientzia polita izan da. Oso gustura ibili naiz bai aiton-amonekin baita bertako langileekin ere. Egia esan, ez nuen horrelakorik espero; pentsatzen nuen ez nintzela horren gustora ibiliko, haspertu egingo nintzela.
    Gehien gustatu zaidana aiton-amonekin egindako ekintzak izan dira, eskulanak. Bertan beraiekin hitz egiteko aukera zegoen, eta oso gustora ibili gara orokorrean. Gehien harritu nauena Uzturren zeuden aiton-amona kopurua izan da; ez nuen espero hainbeste gende bertan bizitzea.
    Oso esperintzia polita izan da. Beraiek asko eskertzen zuten gu bertara joatea, eta hori azken finean guretzako pozgarria da.
    Proiektu honen inguruan aldatuko nukeena ekintzak izango ziren. Ekintza berdinak egin ditugu ia egun guztietan. Horrek azken finean haspertu egiten zuen.
    Espertientzia honekin ikasi dut aiton-amonak eta gu ez garela hain ezberdinak. Bakoitzak bere arazoak ditu, baina hala ere beraiekin ederki hitz egitea dago. Oso gustora ibili naiz.
    Boluntaritza munduan ibili naiz, eta oso gustora. Uste dut honek mundo horretan gehiago sartzea egingo didala, eta eskertuta nago.
    Leire Garmendia

    ErantzunEzabatu
  13. Lehenengo aldia izan da Uzturre zentroan egon naizena, inoiz ez bainaiz aiton-amonekin egon nahiz eta bertan ekintza desberdinak egin ditugun. Hori kontuan izanda, hasieratik oso gogotsu joan naiz, ilusio handia neukalako esperientzia berriak bizitzeko eta pertsona desberdinekin hitz egin ahal izateko. Lehenengo egunetik oso interesgarria iruditu zait eta egoitzara joan garen 5 egunetan gauza ezberdin asko ikasi ditut; esate baterako, beste adineko pertsonekin jardutea eta ahal nuen neurrian behar zuten edozer gauzetan laguntzea. Gehien gustatu zaidana Uzturre Zentroko erabiltzaileak laguntzea izan da. Pertsona hauekin solas egiteagatik eta denbora pasatzeagatik bakarrik, euren aurpegietan alaitasuna ikusten zen eta hori izan da esperientziarik politena; oso pozgarria baita. Horrez gain, egoitzara joaterakoan argi ikusten da pertsonak desberdinak garela eta bakoitza den modukoa dela, batzuk oso berritsuak dira; aldiz, beste batzuk oso lotsatiak. Honi esker, pertsona desberdinekin egoten ikasi dut eta egoera ezberdinetara egokitzen. Asko harritu nau erabiltzaileak eskerrak ematen zizkidatenean soilik beraiekin denbora pasatzeagatik; izan ere, guri ez zaigu ezer kostatzen eta haientzako oso keinu ederra da. Orokorrean, esperientzia oso polita izan da. Gutxien gustatu zaidana denbora guztian gabonetako apaingarriak egitea izan da. Egia da, abenduan gabonetako gauzak egitea ilusio handia ematen duela baina pixka bat errepikakorra egin zait. Hau ikusita, nire proposamena bestelako ekintzak egitea da, eta ez hainbeste eskulan. Ideia ona da elkar ezagutzeko jolasak egitea edo ekintza gehiago non hitz egiteko aukera dagoen. Bukatzeko, esperientzia honek balio izango dit argiago izateko zer egin nahi dudan etorkizunean eta ikusteko pertsonak laguntzea asko gustatzen zaidala. Belaunaldi desberdineko pertsonekin egotea oso atsegina izan da. Horrelako ekintza egitea asko gustatu zaidanez, espero dut aurreago gehiago egiteko aukera izatea, oso gustura egon bainaiz.

    Leyre Rey

    ErantzunEzabatu
  14. Aurten lehenengo aldia da Uzturre Zentrora joan naizela. Hasieran ez nuen gogo askorik zentrora joateko baina pixkanaka gustura sentitu naiz. 5 egungo esperientzia polita izan da, beste pertsonekin ekintza desberdinak egin ditugu eta aiton-amonak alai zeudela ikusita ni ere ondo sentitu naiz.

    Gehien gustatu zaidana Uzturre zentroan zeuden pertsonekin hitz egitea izan da. Denak oso jatorrak dira, batzuk oso gutxi hitz egin arren. Askok gainera beraien iragana kontatzen ziguten. Gehien harritu nauena aiton-amonak gu han egoteak alaitzen zituela esan zigutenean izan da, egia da batzuen familiak ez direla zentrotik agertzen eta normala da bisitak izaten dituztenean pozik egotea.
    Esperientzia polita izan da. Gustura egon arren, aspertu ere egin naiz batzuetan. Gabonak gertu izanda, Gabonetako eskulanak egin ditugu gehien bat eta askotan aspertu naiz. Horregatik hau aldatuko nuke, gabonetakoak ez diren ekintza batzuk egiten.
    Esperientzia honek pertsona helduak laguntzeko baliagarria izan zait eta haiekin hitz egiteko erraztasuna izatea eta aurreiritziak ez edukitzen.
    Genesis Sanchez

    ErantzunEzabatu
  15. Esperientzia hau oso interesgarria izan da, batik bat ezagutzen ez ditugun pertsonak eta beraien bizitza nolakoa den ezagutzeko aukera oso ona delako. Oso gustora entzuten nituen kontatzen zituzten bizipenak eta bizitzarako asko balio duten esperientziak dira. Gehien gustatu zaidan eguna azkenekoa izan da; 24 gaueko afaria prestatu behar genuen, bakoitzak gauza desberdinak nahi zituen baina denon artean adostuz afari paregabe bat prestatu genuen denon laguntzarekin.

    Uzturre zentroko langileekin oso gustora egon naiz, oso jatorrak ziren eta gauza askotan lagutzen ziguten.Horrelako esperientziak bizitza guztirako dira eta gainera bizitzeko best modu bat ezagutzeko aukera bikaina da.

    Azkenik esan nahiko nuke oso gustora egon naizela 5 aste hauetan eta oso baliagarria izan zaidala gauza asko ikasteko edota guk beraiei laguntzeko eta erakusteko. Baina ez litzaidake gustatuko bertan lan egitea.
    Joanes Tijero

    ErantzunEzabatu