2019(e)ko maiatzaren 18(a), larunbata


BESTE BAT ARTE:

Asteartean agurtu genituen gure taldekideak. Ordu polita izan zen, egindako antzezlanak berrikusteko eta azkeneko agurra emateko.

Izugarrizko esperientzia izan da, mila gauza berri ikasi ditut hilabete hauetan. 
Mila esker eta beste bat arte.


2019(e)ko maiatzaren 15(a), asteazkena

LAISTER ARTE!

Asteartean berriro ere bildu ginen talde osoa antzezlaneko bideoa ikusteko, egia esan espero baino hobeto atera zela uste dut. Pena bat da bukatzea, baina hurrengo urtean gazte berriak joango dira hobeago eta politagoa izan dezan dena. Plazer bat izan da honen parte izana! Mila esker!

2019(e)ko maiatzaren 14(a), asteartea

Agur bero bat!

Gaur amaiera eman diogu urte zoragarri honi. Azken bi astetan ensaiatzen egon garen gidoia oso ondo ikasita eman genuen denok, eta gure lanak fruituak eman zituen noski. Goizen astero bezala elkartu gara urte guztian zehar lanean ibili ondoren aurreko asteartean aurkeztu genuen lana denok batera berrikusteko eta agurtzeko. “Gure etxea” deitu genion gure antzezlanari eta ezinhobe atera zen. Gaur ikusi dugunean asko disfrutatu dugu ere, algara anitzak entzun dira gelan barrena.  

Bukatzeko, bai nere taldekideei eta baita hau posible egin duzuen guztioi eskerrak eman nahi dizkizuet. Aste bakoitzean zuen irriabarrak ikustearekin gu pozik geratzen ginelako, nahiz eta astean ordu bat izan asko hitz egin dugulako, ondo ezagutu garelako eta zer esanik ez, oso ondo pasa dugulako.

Mila esker talde eta beste bat arte muxu bat denoi!

HURRENGO ARTE!!


HURRENGO ARTE!

Gaur,Uzturre zentrora jaitsi gara azkeneko aldiz,lehengo asteko antzezlana ikustera.
Oso ondo pasa dugu denok antzezlanak ikusten eta oso pozik gaude egindakoarekin.
Uzturre zentrotik joan aurretik, blog-a ikusi dugu guztiok eta oso ondo pasa dugu proeiktu guztian zehar ateratako argazkiak ikusten.Joateko momentua iritsi aurretik,Uzturre zentrokoei eskerrak eman dizkiogu proiektu honetan gurekin parte hartzeagatik eta antzezlan bat aurrera ateratzeagatik.

Oso gustora egon naiz proiektu guztian zehar.Eskerrik asko guztioi!


2019(e)ko maiatzaren 12(a), igandea

AMAIERA

Duela egun batzuk aurkeztu genuen hilabete askotan landutako lana, antzezlan bat gure txontxongiloei bizia ematen.

Gure taldekide batzuk oso urduri zeuden lehenengoak izan ginelako antzezten, baina lasaitu eta gero antzeztokira atera ginen guztiok hilabete askotako lana beste guztiei aurkezteko.
Oso pozik eta gogotsu egin genuen antzezlana eta oso harro geunden gure lanataz.
Hilabete guzti hauetan esperientzia berriak izan ditugu bai uzturre zentroko pertsonek eta baita guk ere eta oso gogotsu sentitu naiz proiektu guztian zehar eta oso gustora egon gara guztiok proeiktu honetan parte hartzen.
Eskerrik asko denori eta hurrengora arte!!!

Amaiera

Maiatzaren 7 an amaiera eman genion aurtengo esku biziak- eri , esan beharra dago antzezlanak oso ondo joan zirela eta gu oso pozik atera ginela bertatik. Horregatik eskerrak eman nahi dizkizuet aurten egindako lanarengatik taldean oso ondo moldatu gara eta esperientzia bikaina izan da , gure artean ez da arazorik egon eta hori da garrantzitsuena. Horregatik asteartean egindako antzezlana oso ondo atera zen eta amaiera bikaina eman genion aurtengo lanari baita aurtengo esku biziak-eri ere.


Azkenean amaiera eman diogu aurtengo esku bizien proiektuari, hainbat hilabetez asteartero uzturre egoitzako jendearekin elkartu eta irrika handiz prestatutako antzezlana jende aurrean antzeztuz. Aurreko asteartea izan zen egun guzti hauetan egindako lana erakusteko eguna; gaia, txontxongiloak, eszenatokia, gidoia, eta abar prest genituen ordurako, ea nola geratuko zaion arropa hobeto txontxongiloari, ea gidoiataz gogoratuko ginen... 
Gaiarekin bat ez zetorren arren ere, entseguei kanturako denbora eta guzti atera diegu, oso polita baitzen talde guztia (bai gazteak eta bai aiton-amonak) kantuan algaraka ikustea. Guztia amaiturik, plazer hutsa izan dela esatea besterik ez da falta, eta eskerrak eman 2019ko esku bizien taldeari!





2019(e)ko maiatzaren 9(a), osteguna


IKUSKIZUNAREN EGUNA

Atzo hilabete hauetan prestatutako lana aurkezteko eguna iritxi zen. Arratsaldean urduritasuna bertan jarraitzen zuen eta gehiago itxaron gabe gure taldea izan zen lehenengoa jende aurrean jartzeko. Horrek urduritasuna handitzen zuen. 

Oso ondo atera zitzaigun ikuskizuna. Luciatik hasita, harritu egin gintuen bere narratzaile paperarekin, Carlos naiz eta isila izan bere papera ezin hobe bete zuen, Mari Paz zur eta lur utzi gintuen egindako txotxongiloarekin eta Matilde azken egunerarte bere maitasuna eta positibismoa trasmitituagatik.


2019(e)ko maiatzaren 8(a), asteazkena

AMAIERA
Azkeneko eguna iritsi da, antzezlana prestatzen pasa dugun kurtso osoa amaitu da eta gaur azkeneko entsegua eta ukituak ematen aritu gara gidoiari eta txotxongiloei. Egia esan ez du ematen oso urduri daudenik, ondo prestatu dugulako hain zuzen eta baita ere konfiantza handia dutelako.

16:30 ak dira eta prest gaude, eszenatokia apainduta, ikusleak gela guztian zehar, teknikariak ere prest; urduritasuna bete-betean baina emanaldiari hasiera emateko irrika handiz itxaroten diogu aurkezleen sarrerari!

           

2019(e)ko maiatzaren 7(a), asteartea


Prestatutako proiektu finala beste guztien aurrean aurkezteko eguna iritxi zen, eta nola ez nahiz eta orduak aurretik izan urduritasuna nabari zen. 

Geratzen zitzaigun ordua guztiz aprobetsatu genuen hainbat alditan elkarrizketa errepasatuz, bakoitzaren esaldiak ikasteko. Egia esan ez zen batere erraza izan, gure taldekide hiztunekin lana gero eta konplexuagoa egiten zen, baina Unairen pazientziarekin aurrera atera genuen entsegua.

Entseguak beharrezkoak izan zirela ohartu ginen, antzezlanean islatu zen.



2019(e)ko maiatzaren 6(a), astelehena

ZAILTASUNAK

Egia esan askotan zaila egiten zaigu bata bestearekin ulertzea, ez direlako gu entzuteko kapazak edo esaten dugunak ez daukalako logika gehiegirik beraientzat. Horrelakoetan beste modu batean esplikatzen saiatzen gara eta beti errepikatzen diegu beharrezkoak diren aldietan ulertu dutela esaten diguten arte. Hori gehienbat gertatzen zaigu gidoiaren errepasoa egiten, batzuetan ahaztu egiten direlako, baina aurrera ateratzen dugu arazorik gabe.



GERTUKOAK

Gurekin konfiantza hartzen ari dira, ikusten dute astero etortzen garela beraiekin ordubete exkax hau pasatzera eta oso azkar pasatzen dena, ederki daudelako gurekin batera. Gainera beraiek ere interes handia daukate gure egunerokotasunari buruz gehiago jakiteko eta horrela gure arteko harremana sendotuz doa. Bestalde ikusten den bezala gaur txotxongiloak apaintzeaz amaitu dute guztiek, eta elegante geratu dira denak egia esan, gainera guk aukeratutako gaia olinpiadak direnez nahiko erreza izan da hau egitea.   



FORMA EMATEN

Gaurko egunean moldaera ezberdinak egiten ibili gara, azkeneko ukituak eginez. Baita ere, gidoiaren errepasoa egin dugu hainbat alditan, gogora dezaten. Egun gutxi geratzen dira emanaldirako eta jada urduritasuna nabaritzen hasi da, baina badakite ondo aterako dela egin ditugun entseguetan hori antzeman delako.