2019(e)ko otsailaren 20(a), asteazkena

IÑAUTERIAK BAINO LEHEN AZKEN UKITUAK


Gaurkoan, gidoia osatzen aritu gara. Jokinek elizari buruzko hainbat berri komentatu dizkigu. Solek bere txontxongiloa aurkeztu digu, lan handia hartu du bertan eta nabari da lortutako emaitzarekin artista hutsa dela. Iñauteri eta notei buruz ere hitz egiten ibili gara, zertaz mozorrotuko garen bereziki. Gure taldean gogoa nabari da, izan ere, denok dugu atsedenalditxo baten beharra. Ondo izan talde!

2019(e)ko otsailaren 12(a), asteartea


BADATOZTE:

Iñauteriak baino lehenagoko azkeneko eguna izan ondoren egin beharreko lana prest utzi dugu. 
Maldalak margotzen utzi ditugu gure taldekideak. 
Bueltan jarraituko dugu egin beharreko lanarekin. 
Gogo eta ilusio handiz.





2019(e)ko otsailaren 9(a), larunbata

Lanean ...


Gure artean hitz eginez adostu dugu gure ikuskizunaren pertsonaiak, istorioa,..

Jakin nahi duzue gaia, zer nolako txotxongiloak egingo ditugun?

Gure bloga jarraituz zuen jakin-mina asetuko da.










2019(e)ko otsailaren 8(a), ostirala

2. BATXILERGOA UZTURRE ZENTROAN 3. TXANDA 18-19

Dagoeneko amaitu da hirugarren taldearen lanaldia Uzturre zentroan. Ziur gaude esperientzia oso baliotsua eta aberasgarria izan dela zuentzat, baina zuen ebaluaketaren eta iritzien berri izan nahi dugu. Horretan lagungarri, ondorengo galderak aurkezten dizkizuegu.
  • Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea? 
  • Zer da gehien gustatu zaizuna? Zerk harritu zaitu gehien? 
  • Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek? 
  • Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan? 
  • Zer ikasi duzu, zertarako balio izan dizu esperientzia honek? 
  • Eta hemendik aurrera zer?
  • ....

2019(e)ko otsailaren 6(a), asteazkena

LAN ETA LAN

Azkeneko klasean asko aurreratu dugu eta Luziaren eta beste taldekideen laguntzaz gure antzeztokia pixkanaka pixkanaka itxura polita izaten hasi da; koloreez eta alaitasunez beteta.

Gure antzezlanaren gaia iñauteriak direnez,Tolosako Udaletxea marraztea erabaki dugu eta gure taldean marrazkilari oso onak ditugunez,oso polita utzi dugu antzeztokia.Gaur Luziak,bere marrazki batzuk erakutsi dizkigu eta zoragarriak iruditu zaizkigu,ze artista den Luzia!

Ia gure txontxongilo guztiak bukatuta daude eta gaur gure taldekide batena ia bukatu dugu,hurrengoan bukatu beharko dugu.
Gogo handia jartzen ari dira txontxongiloak eta apaingarriak egiten eta  nabaritzen da gustuko dutela proiektu hau!

Unai Santa Cruz












2019(e)ko otsailaren 5(a), asteartea

Gidoia prestatzen!

Azterketa astearekin hasi aurretik, antzerkiko gidoia idazten hasi gara. Gure antzerkia ezkontza baten istorioa kontatzen du, gure Javi sekulako ideiak eta esaldiak bota ditu, zer parrak bota ditugun berarekin! Ikusiko duzue maiatzean.


-ESKU BIZIAK-

Duela hilabete batzuk pasa dira proiektu hau hasi genuenetik.Antzezmen bat prestatzen ari gara txontxongilo eta guzti,kurtsoaren bukaeran jendaurrean hilabete askotako proeiktua hau antzezteko.

Gure taldekideek eta nik gogo handia jartzen ari gara ahalik eta originalena izateko.

Hasieran beraientzako eta guretzako proeiktua berria izan arren,oso ondo moldatu gara hasieratik eta eskuak txontxongiloekin lantzeaz gain,gure artean barra batzuk botatzen ditugu eta gure artean hobeto ezagutzen ari gara.

Harreman oso onak egin ditugu Uzturre zentroko jendearekin eta azkenean hori da garrantzitsuena,nire ustez,proiektua ondo egiteaz gain,proeiktu honen bitartez gure artean momentu politak izatea,beraien eskuak erabiltzea txontxongiloak eta apaingarriak egiteko eta beraiekin harreman ona izatea da.

Unai Santa Cruz

TXOKOA HOBETUZ:

Jada pasatu dira hainbat aste elkar ezagutu genuen lehenengo egunetik eta erlazioak estutzen doazela nabari da. 
Lan egiteko garaian ere hobekuntzak eman dira. Bakoitzak bere lana argi izan duen momentutik dena aurrerako pausoak izan dira. 
Astero bezala egin beharrekoarekin jarraitu dugu, txilaba gora eta bera ibili gara gaur ere,baina taldean dauzkagun artistekin lana errazten da.