2018(e)ko abenduaren 20(a), osteguna

2, BATXILERGOA UZTURRE ZENTROAN 2. TXANDA 18-19

Dagoeneko amaitu da bigarren taldearen lanaldia Uzturre zentroan. Ziur gaude esperientzia oso baliotsua eta aberasgarria izan dela zuentzat, baina zuen ebaluaketaren eta iritzien berri izan nahi dugu. Horretan lagungarri, ondorengo galderak aurkezten dizkizuegu.
  • Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea? 
  • Zer da gehien gustatu zaizuna? Zerk harritu zaitu gehien? 
  • Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek? 
  • Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan? 
  • Zer ikasi duzu, zertarako balio izan dizu esperientzia honek? 
  • Eta hemendik aurrera zer?
  • ....

2018(e)ko abenduaren 8(a), larunbata

Ingelesarekin borrokan

Gaur aiton amonekin abestiak ensaiatu ditugu Astelehenero egiten dugun bezala. Batzuk ez dute abesten lotsa edo bestela euria egingo duelako baino beste batzuk oso pozik abesten dute naiz eta ez jakin letra. Ingelesez dauden abestiak pixka bat zailak dira beraientzako eta hor denbora behar dugu beraiei erakusteko nola esaten den nahiz eta hitz batzuk gaizki esan. Oso ondo pasatzen dugu beraiekin zeren ez dira isiltzen eta beti zerbait daukate guri esateko. Oso jatorrak eta alaiak dira amon guztiak eta gustura egoten gara beraiekin gaudenean.