2018(e)ko azaroaren 13(a), asteartea

Musikarekin lehen saiakerak


Aiton-amonengana joan ginen, gure ideia aiton amonekin musika jolasak egitea zen. Iristerakoan, bakoitza bere aiton-amonengana joan zen, eta beheko pisura jaitsi genituen.

Bertan, instrumentuekin jolas desberdinak egin genituen eta gero denon artean abestu egin genuen.

Bukatzeko, bueltan aiton-amonak beraien geletara eraman genituen eta eskolara igo ginen.

2018(e)ko azaroaren 1(a), osteguna

IBARRAKO GARAGUNEAN LAGUNAK EGITEN


DBH1. mailako A eta B Open Gelakoekin hasi gara Ibarrako Garagunera jaisten. 

Eskolan argi daukagu, alde batetik,  gure eginkizuna PERTSONAN ZENTRATUTAKO PLANIFIKAZIOA dela eta bestetik azken urteotan, desgaitasunaren arreta ereduan aldaketa handiak ematen ari direla. 

Bi ideia horiek kontutan harturik esan dezakegu desgaitasuna duten pertsonen bizi kalitatea hobetzearekin konprometitua dagoen ingurunea lortu nahi dugula.

Erronka hau aurrera emateko egunez egun gure pentsamoldea, laguntza hobetzeko lan egitea eta pentsamendu kritikoa sustatzea da.


Asmo horrekin hasi gara gure lagun berriak ezagutzen. Aurreritziak apurtzen hasi gara "Campeones" filma ikusiz eta landuz.