2019(e)ko azaroaren 1(a), ostirala

2. batxilergoa Uzturren - 1. txanda 19-20


Dagoeneko martxan dugu ikasturte honetako proiektua 2. batxilergoko ikasleekin. Lehenengo taldea urrian zehar aritu da ostegunero Uzturrera jaisten eta bertan ekintza desberdinak gauzatzen. 
Ziur gaude esperientzia oso baliotsua eta aberasgarria izan dela denontzat; hori dela eta, zuen ikasleon ebaluaketaren eta iritzien berri izan nahi dugu. Horretan lagungarri, ondorengo galderak aurkezten dizkizuegu.
  • Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea? 
  • Zer da gehien gustatu zaizuna? Zerk harritu zaitu gehien? 
  • Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek? 
  • Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan? 
  • Zer ikasi duzu, zertarako balio izan dizu esperientzia honek? 
  • Eta hemendik aurrera zer?
  • ....