2019(e)ko otsailaren 6(a), asteazkena

LAN ETA LAN

Azkeneko klasean asko aurreratu dugu eta Luziaren eta beste taldekideen laguntzaz gure antzeztokia pixkanaka pixkanaka itxura polita izaten hasi da; koloreez eta alaitasunez beteta.

Gure antzezlanaren gaia iñauteriak direnez,Tolosako Udaletxea marraztea erabaki dugu eta gure taldean marrazkilari oso onak ditugunez,oso polita utzi dugu antzeztokia.Gaur Luziak,bere marrazki batzuk erakutsi dizkigu eta zoragarriak iruditu zaizkigu,ze artista den Luzia!

Ia gure txontxongilo guztiak bukatuta daude eta gaur gure taldekide batena ia bukatu dugu,hurrengoan bukatu beharko dugu.
Gogo handia jartzen ari dira txontxongiloak eta apaingarriak egiten eta  nabaritzen da gustuko dutela proiektu hau!

Unai Santa Cruz












iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina