2019(e)ko otsailaren 8(a), ostirala

2. BATXILERGOA UZTURRE ZENTROAN 3. TXANDA 18-19

Dagoeneko amaitu da hirugarren taldearen lanaldia Uzturre zentroan. Ziur gaude esperientzia oso baliotsua eta aberasgarria izan dela zuentzat, baina zuen ebaluaketaren eta iritzien berri izan nahi dugu. Horretan lagungarri, ondorengo galderak aurkezten dizkizuegu.
  • Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea? 
  • Zer da gehien gustatu zaizuna? Zerk harritu zaitu gehien? 
  • Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek? 
  • Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan? 
  • Zer ikasi duzu, zertarako balio izan dizu esperientzia honek? 
  • Eta hemendik aurrera zer?
  • ....

15 iruzkin:

  1. Esperientzia paregabea azken 5 asteetan bizi izandako esperientzia. Lehengo urtean ere horrelako zerbait bizi izan nuen “esku biziak” proiektuan parte hartu nuenean, baian egia esan ez dauka zerikusirik bizitako esperientziak. Asko ikasi dut bertan bizi diren pertsonetatik, esaterako, duten humore ona, beraien arteko erlazio estua… Hau dena 5 aste eskasetan bizitzea lortu dut nahiz eta batzuk pentsatu denbora gutxi honetan horrelako ezer ez ezin dela lortu hain denbora gutxian. Bertan dauden zaintzaile, mediku… nola zaintzen dituzten ikusita bizitza errazagoa egiten laguntzen die, eta ez da batere erraza hau lortzea. Laguntzaileen artean duten errespetua eta laguntzak asko laguntzen du. Proiektu paregabea dela uste dut nahiz eta denbora motz geratu zaidan, bertan ikusi dudana zoragarria izan da. Esperientzia honek hausnarketa bat egiteko balio izan dit. Batzuetan uste dugu zentro batean bizitzea “zulo” baten bizitzea dela, bertan ezin duzula ezer ez egin, ezin duzula ez atera ez humore onez bizi… Baina esperientzia honek guztiz kontrakoa demostratu dit. Hemendik aurrera bizitza beste modu batean ulertzen saiatuko nahiz, beti humore onez eta laguntza eskaintzen.
    NAROA GARAYALDE

    ErantzunEzabatu
  2. Esperientzia ona izan da, ez dut inoiz horrelako esperientzia bat eduki eta oso gustura ego naiz bertan, gehien gustatu zaidana proeiktu hontatik zentroko pertsonak izan dira, iristen zinenean jartzen zuten aurpegia da gehien gustatu zaidana, zer nolako erreztasuna zeukaten beraiek bizitako guztia kontatzeko, batez ere egun batekin geratzen naiz, eskulanak egin behar genituen eta oso gustura sentitu nintzan bertako amonekin oso maitatua sentitu nintzen, beraien bizitzen zati handi bat kontatu zidaten eta denbora guztian elkarrekin parrez egon ginen. Proiektu honetan egun gehiago jarriko nituen solairu bakoitzean, azkenean ostegunero solairu ezberdin batean egon behar genuen eta denbora gutxi iruditu zitzaidan. Beraiekin igarotako denborak erakutsi dit familia eta lagunetaz asko disfrutatu behar dela, daukaguna zaindu behar dela eta orain dauzkagun aukera hain handiak aprobetxatu egin behar ditugula gaur egun horrelako aukerak dauzkagulako beraiek adibidez ez zituzten horrelako aukerarik izan. Berriro ere bueltatuko nintzateke esperientzia berriz ere bizitzera baina denbora gehiago jarriko nuen.

    Olatz

    ErantzunEzabatu
  3. Proiektu honetan parte hartzea, aurretik bizi ez nuen esperientzia berri bat jasotzea izan da. Egia esan, hasieran ez nituen gogo asko proiektu honetan parte hartzeko, oso aspergarria izango zela uste nuen eta. Baina, behin 5 egunak igarota, iritzia guztiz aldatu zait. Esperientzia berria, polita, interesgarria eta batez ere begiak irekitzeko balio izan didana. Aldi berean, beste bizimodu bat nolakoa den ikasi dut, eta bizitza ahalik eta gehien disfrutatu behar dela ere konturatu naiz. Gehien gustatu zaidana, bertako jendearekin denbora pasa izana izan da. Izugarri harritu zidan beraien bizitza ikusteko modua, ondo pasatzeko modua, baita gurekin erlazionatzeko modua ere. Betidanik ezagutuko bagina bezala zirudien, eta gurekiko gertukotasun izugarria erakusten zuten. Ez nuen espero beraiekin 2 orduz parrez egongo nintzenik. Bertako erabiltzaileek, oso lan ona egiten dutela iruditzen zait, bertako gaixoentzat izugarrizko laguntza direla eta azken finean, bertan, beraien familia. Esan bezala, ez nuen espero horrelako harrera egingo zigutenik, eta asko disfrutatu dut beraiekin ekintzak eginez. Oso proiektu baliagarria dela iruditzen zait gure adineko pertsonentzat, baina egia da gauza batzuk ere aldatuko nituzkeela. Beraiekin denbora pasatzea positiboa da, baina hala ere, beraiekin gaudenean egiten diren ekintzak aldatuko nituzke: adibidez, guk 3 egun eta solairu desberdinetan berdina egin genuen (gimnasia) eta lehen egunean ere gauza askorik ez genuen egin. Horregatik, uste dut, ekintza gehiago eta desberdinak egiten badira, esperientzia oraindik eta hobea izango litzatekeela. Esan bezala, gauza anitzak ikasteko balio izan dit. Hasteko, ikusi dut, etorkizun batean gu ere berain toki berberean egon gaitezkela. Horregatik, orain “osasuntsu” gaudela, aprobetxatu egin behar dugu nahi duguna egiteko eta ondo pasatzeko. Hala ere, ohartu naiz, berain egoeran egotea ez dela ezer txarra. Beraiek, arazoak eduki arren, bizitzaz disfrutatzen jarraitzen dute, eta gu askotan beste tontakeri askorengatik kexatzen gara. Hori dela eta, hemendik aurrera, bizitza ahalik eta hobeen bizitzen saiatuko naiz, une guztiak aprobetxatzen eta egiten dudan guztiari ahalik eta etekin gehiena ateratzen. Proiektu honek begiak irekitzeko balio izan dit batez ere.

    MARIA HERRERO

    ErantzunEzabatu
  4. Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea? Esperientzia polita izan da. Haiekin hitz egin dugulako eta istorioak partekatu ditugulako.
    Zer da gehien gustatu zaizuna? Zerk harritu zaitu gehien? Gehien gustatu zaidana beraiekin ariketak egitea izan da eta elkarrizketan aritzea.
    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek? Oso ona, gustura ikusten zaie eta gehienak gogoekin daude ariketa berriak egiteko eta gurekin hitz egiteko.
    Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan? Nire ustez ez nuke ezer aldatuko. Proiektua ondo prestatuta dago.
    Zer ikasi duzu, zertarako balio izan dizu esperientzia honek? Ikasi dudana da beti aurrera egin behar dela eta beti humore onarekin egon behar garela.
    Oro har oso gustura egon naiz haiekin hitz egiten eta haien bizitzak ezagutzen. Hasieran, joan baino lehen, pentsatzen nuen aspertuko nintzela baina ez da horrela izan. Gainera ekintza dibertigarriak egin ditugu: marrazkiak, mozorroak egin, dantza… Gustura itzuliko nuke.
    Ibai.

    ErantzunEzabatu
  5. • Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea? 
    ◦ Proiektu hau oso interesgarria eta polita izan da aldi berean,ez nuen imaginatzen horrela izango zenik Uzturre zentroa. Beraiekin gauz asko konpartitu diteu eta gauza asko erakutsi dizkigute
    • Zer da gehien gustatu zaizuna? Zerk harritu zaitu gehien? 
    ◦ Gehien harritu didana zentroan egien diren gauzak ziren , ez nuelako espero gauza horiek egiten zituztenik, adibidez, ginasia .
    • Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek? 
    ◦ Oso ona, beraiek asko saiatzen direla eta gogok jartzen dituztela notatzen da .
    • Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan? 
    ◦ Nik uste taldeka egun gehiago jutea izango zen hoberena ,azkenean aiton-amonak asko baloratzen dute gazteak beraiengana joatea.
    • Zer ikasi duzu, zertarako balio izan dizu esperientzia honek? 
    ◦ Esperientzia hau zentroaren ikuspuntua aldatu dit. Hasiera batean uste nuen horrelako zentro bat tristea izango zela baino harea joaten ikusi nuen aiton-amona gehienak oso pozik zeudela eta ez zituztela zentroan gustura ez egoteko arrazoirik.
    • Eta hemendik aurrera zer?
    ◦ Aiton batek esan zidana egingo dut,hau da, gaztaroa ahaldeten guztia aprobetxatzeko

    Axier Lasa

    ErantzunEzabatu
  6. Irati Mendinueta (Batxilergoa 2.A)

    Aurten, ikasketak direla eta, zaila egiten zait familiari -batez ere guraso, lehengusu-lehengusina eta aiton-amonei- denbora eskaintzea. Hori dela eta, ideia bikaina iruditu zait klase orduetan egitea. Uzturre zentroan 5 egunetan egon ginen; lehenengo eguna (2018ko abenduaren 20a) berezia izan zen, izan ere, pisu guztiei bisitatxo txiki bat egin eta hurrengo asteetako plana ezagutu genuen. Hurrengo bisitak eguberrietatik bueltan izan ziren.

    Nire taldea 4 pertsonaz osatutakoa zen; Miren, Iker Jerez, Ibai eta ni. 2019ko urtarrilaren 10an 4. solairuan hasi genuen gure esperientzia. Gimnasia egin genuen eskuekin, hankekin, lepoarekin, sorbaldekin… Izugarrizko esperientzia izan zen eta barre-algaraka aritu ginen, baita aiton-amonak animatzen. Ondoren, hitz egiteko denbora izan genuen eta gaztaroaz aritu ginen: non egiten zuten lana, non bizi ziren, nola ligatzen zuten, zer gustuko zuten, guretzako aholkuak (disfrutatu baina ikasi ere egin behar dela, bizitzako momenturik politenetakoa dela)... Azkenik, egunkaria irakurri eta albisteak komentatu genituen. Oso aberasgarri izan zen beraien aholkuak entzutea eta beste pentsatzeko era bat ikusi nuen, gurea baino baikorragoa eta esperientziaz betea. Beraien pentsatzeko era oso edo mentalitatea desberdina zen eta hori da gehien harritu zidana.

    2019ko urtarrilaren 16a 0. solairuan igaro genuen, “centro de día” deiturikoan. Berriz ere gimnasia pixka bat egin genuen. Jarraian, bi mahietan eseri ginen aitona-amona guztiekin eta inauterietako apaingarriak egiten hasi ginen; maskarak marraztu, moztu eta apaindu (lumak jarri, brillantinak jarri…). Lana egin bitartean hitz egiten egoten ginen. Nire ustez, esperientzia zoragarria izan da beraiekin kontakizunak elkar banatzea eta gure iritzia ematea.

    Urtarrilaren 24an 2. solairuan egon ginen, buru gaitza duten pertsonekin. Denak mahai baten inguruan jarri eta elkarrizketa bat sortu genuen: ikasketak, beraien eskolako pasarteak, hobbyak, teknologia, gidatzeko baimeneko azterketa… Momentu xarmagarri izan zen dudarik gabe, bizitza luzea eta gogorra baina aldi berean gozatzeko dela erakutsi zigutelako. Egun hartan ere Lucia-k berak diseinatutako arropa, marrazkiak eta idazlanak erakutsi zizkigun. Bukatzeko, hamaiketako egin (kafea eta turroia) genuen. Egun hartan gure artean erlazio estua sortu genuela iruditu zitzaidan!

    Gure azkeneko eguna Urtarrilaren 31an izan zen, 3. solairuan konkretuki. Hasieran borobilean jarri eta boloetan jolastu genuen. Jolasterako orduan jartzen duten gogoa eta pazientzia harritu ninduen! Are gehiago, makilekin kirola egin eta hockey partida bat jolastu genuen.
    Basketeko tiroak ere bota genituen. Ondoren, inauterietako musika ipini eta hizketan aritu ginen, batez ere beraien familiaz. Oso aberasgarri izan zen beraiekin hizketan aritzea.

    Aldatuko nukeen gauza bakarra hauxe da: ez aldatzea pisuz eta 4 egunak jende berarekin igarotzea, izan ere, konfiantza hartzen duzunean joateko ordua iristen da eta penarekin joaten zara.

    Baina dudarik gabe errepikatuko nuke esperientzia hau; izugarri disfrutatu dut beraiekin eta aldi berean ondo pasa dutela uste dut. Gure belaunaldiaz gehiago ikasi dute eta guk beraienaz ere. Besteei denbora eskaintzean alaitu egiten zarela konturatu naiz, hau da, nolabait esanda, zoriontsu egiten zaituela. Agian, urte batzuk aurrerago boluntariotza bat egitera animatuko naiz. Mila esker!

    ErantzunEzabatu
  7. Irati Mendinueta (Batxilergoa 2.A)

  8. Egia esan, ez nituen esperantza handiak proiektu honi zegokionez, baina bukaeran, joaterakoan, esperientzia oso dibertigarriak eta interesgarriak izan ditut, eta konturatu naiz, lehengo urtean egindako Esku Biziak proiektuarekin ez duela zerikusirik. Lehenengo egunetik hasita, hirugarren pisuan hasi ginenean, konturatu nintzen oso esperientzia desberdina izango zela, amona batek, ez zidana ezertaz ezagutzen, bere bizitza kontatu zidan, benetan hunkigarria iruditu zitzaidan. Bertako jarrerak, ekintzak… gauza asko egiten direla ohartu nintzen, dena ez dela ematen duen bezain sinplea. Ez nuen ezer aldatuko proiektu honi buruz, benetan harrigarria iruditu zait. Bertako pertsona bakoitza mundu bat dela konturatu naiz, berez hori denak dakigu, baina ez gara hortaz ohartzen. Proiektu honek gure eguneroko puntu batzuei buruz hausnartuarazi dit. Bizipen paregabea.

    Nerea Larrarte

    ErantzunEzabatu
  9. Aurten, ikasketak direla eta, zaila egiten zait familiari -batez ere guraso, lehengusu-lehengusina eta aiton-amonei- denbora eskaintzea. Hori dela eta, ideia bikaina iruditu zait klase orduetan egitea. Uzturre zentroan 5 egunetan egon ginen; lehenengo eguna (2018ko abenduaren 20a) berezia izan zen, izan ere, pisu guztiei bisitatxo txiki bat egin eta hurrengo asteetako plana ezagutu genuen. Hurrengo bisitak eguberrietatik bueltan izan ziren.

    Nire taldea 4 pertsonaz osatutakoa zen; Miren, Iker Jerez, Ibai eta ni. 2019ko urtarrilaren 10an 4. solairuan hasi genuen gure esperientzia. Gimnasia egin genuen eskuekin, hankekin, lepoarekin, sorbaldekin… Izugarrizko esperientzia izan zen eta barre-algaraka aritu ginen, baita aiton-amonak animatzen. Ondoren, hitz egiteko denbora izan genuen eta gaztaroaz aritu ginen: non egiten zuten lana, non bizi ziren, nola ligatzen zuten, zer gustuko zuten, guretzako aholkuak (disfrutatu baina ikasi ere egin behar dela, bizitzako momenturik politenetakoa dela)... Azkenik, egunkaria irakurri eta albisteak komentatu genituen. Oso aberasgarri izan zen beraien aholkuak entzutea eta beste pentsatzeko era bat ikusi nuen, gurea baino baikorragoa eta esperientziaz betea. Beraien pentsatzeko era oso edo mentalitatea desberdina zen eta hori da gehien harritu zidana.

    2019ko urtarrilaren 16a 0. solairuan igaro genuen, “Centro de día” deiturikoan. Berriz ere gimnasia pixka bat egin genuen. Jarraian, bi mahietan eseri ginen aitona-amona guztiekin eta inauterietako apaingarriak egiten hasi ginen; maskarak marraztu, moztu eta apaindu (lumak jarri, brillantinak jarri…). Lana egin bitartean hitz egiten egoten ginen. Nire ustez, esperientzia zoragarria izan da beraiekin kontakizunak elkar banatzea eta gure iritzia ematea.

    Urtarrilaren 24an 2. solairuan egon ginen, buru gaitza duten pertsonekin. Denak mahai baten inguruan jarri eta elkarrizketa bat sortu genuen: ikasketak, beraien eskolako pasarteak, hobbyak, teknologia, gidatzeko baimeneko azterketa… Momentu xarmagarri izan zen dudarik gabe, bizitza luzea eta gogorra baina aldi berean gozatzeko dela erakutsi zigutelako. Egun hartan ere Lucia-k berak diseinatutako arropa, marrazkiak eta idazlanak erakutsi zizkigun. Bukatzeko, hamaiketako egin (kafea eta turroia) genuen. Egun hartan gure artean erlazio estua sortu genuela iruditu zitzaidan!

    Gure azkeneko eguna Urtarrilaren 31an izan zen, 3. solairuan konkretuki. Hasieran borobilean jarri eta boloetan jolastu genuen. Jolasterako orduan jartzen duten gogoa eta pazientzia harritu ninduen! Are gehiago, makilekin kirola egin eta hockey partida bat jolastu genuen.

    Basketeko tiroak ere bota genituen. Ondoren, inauterietako musika ipini eta hizketan aritu ginen, batez ere beraien familiaz. Oso aberasgarri izan zen beraiekin hizketan aritzea.

    Aldatuko nukeen gauza bakarra hauxe da: ez aldatzea pisuz eta 4 egunak jende berarekin igarotzea, izan ere, konfiantza hartzen duzunean joateko ordua iristen da eta penarekin joaten zara.

    Baina dudarik gabe errepikatuko nuke esperientzia hau; izugarri disfrutatu dut beraiekin eta aldi berean ondo pasa dutela uste dut. Gure belaunaldiaz gehiago ikasi dute eta guk beraienaz ere. Besteei denbora eskaintzean alaitu egiten zarela konturatu naiz, hau da, nolabait esanda, zoriontsu egiten zaituela. Are gehiago, denbora eta bizitza gehiago baloratzen ikasi dut eta bizitzako fase hori ere merezi duela. Agian, urte batzuk aurrerago boluntariotza bat egitera animatuko naiz. Mila esker!
    Irati Mendinueta

    ErantzunEzabatu
  10. Uzturre zentroan parte hartzea oso baliagarria eta aberasgarria izan da, aiton-amonei esker gauza berri asko ikasi baititut. Beraien iritzia eta bizitzeko modua oso desberdina da eta proiektu honi esker bizitzaren beste ikuspuntu bat ezagutu dut.
    Dagoeneko beraiek badakite ez direla gai gauza desberdinak egiteko, bereziki ahalegin fisikoa behar baldin bada. Hala ere, saiatu egiten dira eta gure laguntzari esker gauza asko egin ditzazkete. Behin eta berriro esaten dute oso baliagarriak eta azkarrak garela eta esker onekoak dira. Rutinatik ihes egiteko eta beraiekin denbora pasatzeko oso ekintza egokia eta interesgarria da. Gainera, aiton-amonen aurpegiak alaitzearen sentimendua ezin da hitzekin azaldu.
    Gauza asko ikasi ditut, bizitzarako baliagarriak izango direnak bereziki. Pazientziarekin eta ahaleginduz gauzak lor daitezke. Askotan esan digute nerabezaroa eta gaztaroa aprobetxatu egin behar direla.
    Ekintza oso polita da eta pertsona bezela hazteko oso egokia da.
    Julen Diez

    ErantzunEzabatu
  11. Oso esperientzia polita izan da. Astean behin 2 ordu egoten ginen zentroan, 5 astez. Oso gustura egon naiz solairu bakoitzean. Gainera, solairu bakoitzak gauza berri bat erakusten dizu. Aiton-amonek beti gazteen bisita irrikaz itxaroten dute, eta asko betetzen nau hauei zoriontsu egitea une batez. Gehien gustatu zaidana, beraiekiko gertutasuna izan da. Askok hitz egiten ziguten eta denbora oso azkar pasatzen zen.

    Uzturreko erabiltzaileekin oso oso gustura egon naiz. Solairu bakoitzean ia pertsona guztiekin hitz egiten egon naiz eta denekin oso gustura. Aldatuko nuen gauza bakarra, beraiekin denbora gehiago egotea da, oso azkar pasatzen da eta. Ikasi dut denak berdinak garela, eta adinekoa izatea edota gaixotasun bat edukitzeak, ez duela inongo desberdintasunik sortzen. Hemendik aurrera, boluntario bezala gustatuko litzaidake jarraitzea, asko betetzen didalako beraiei zoriontsu egitea une batez.

    Iker Jerez

    ErantzunEzabatu
  12. Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    esperientzia oso baliotsua eta aberasgarria izan da niretzat proiektu honetan parte hartzea. gainera istorioak partekatu ditugu, eta hori polita iruditzen zait

    Zer da gehien gustatu zaizuna? Zerk harritu zaitu gehien?
    nola aiton amon batzuk oso alaiak diren eta oso atseginak direla, beraiekin hitz egitea oso interesgarria iruditu zait.
    gehien harritu nauena eskatutako eragiketetan parte hartu izana; gogotsu.

    Nolako esperientzia transmititu dizute Uzturre zentroko erabiltzaileek?
    esperientzia hona, baina benetan tristura transmititzen du. gogorra izan behar du horrelako leku batean lan egitea. egia delako ez pertsona guztiak ez daudela burutik oso ondo, eta pazientzia asko eduki beharra dagoela.

    Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    ezer ez, horrela ondo dagoela iruditzen zait

    Zer ikasi duzu, zertarako balio izan dizu esperientzia honek?
    egia esan ez der ezer berririk ikasi, aurreko urtean baino askoz hobeto egon naizela iruditzen zait; gauza desberdinak egiten aritu garelako. Baina beraien partez ikasi detena; ezin gara ezerrengatik gelditu, bizitza aurrera dijoa, ondorioz, hobeto da gauzak arriskatu eta porrot egitea gogoekin geratzea baino
    esperientzia honek pertsona helduekin eta buruko gaixotasun edo gaizki dauden pertsonekin tratatzen jakiteko balio dit. Etorkizun batean horrelako lan batean haritzen baldin banaiz ba du esperientzia.

    Eta hemendik aurrera zer?
    hemendik aurrera espero dut uzturreko pertsonak ondo haritzen jarraituko dutela.
    NAIARA GUERRA

    ErantzunEzabatu
  13. Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?

  14. Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Pertsonalki oso ondo iruditu zait proiektu hau, eta oso esperientzia ona izan da, batez ere asko ikasi dudalako.
    Zer da gehien gustatu zaizuna? Zerk harritu zaitu gehien?
    Beraiek kontatzen zizkiguten istorioak asko gustatu zaizkit. Gehien harritu zidana bertan egiten zituzten ekintzak izan dira, adibidez egunean behin jinasia egiten zuten.
    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Bertako guztiekin oso harreman ona dutela ikusi dut eta denetarako prest daude, oso lan profesionala egiten dute.
    Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    Proiektua bere osotasunean ondo dago, baina aldatuko nuen gauza gehiotan joatea izango zen, adibidez astean bi aldiz, hilabete batean.
    Zer ikasi duzu, zertarako balio izan dizu esperientzia honek?
    Gehienbat bizitza eta dauzkagun gauzak baloratzen, bertako jendeak gauza oso onak transmititzen dituzte.
    Eta hemendik aurrera zer?
    Bertako jendeak esaten zuen bezala, gaztaroa ondo aprobetxatzea eta bizitzea eta orokorrean berriro ere bueltatzeko aukera izatea ondo egongo legoke.

    ErantzunEzabatu