2018(e)ko urriaren 9(a), asteartea

2. BATXILERGOKO IKASLEAK UZTURRE ZENTROAN 18-19

Dagoeneko amaitu da lehen taldearen lanaldia Uzturre zentroan. Ziur gaude esperientzia oso baliotsua eta aberasgarria izan dela zuentzat, baina zuen ebaluaketaren eta iritzien berri izan nahi dugu. Horretan lagungarri, ondorengo galderak aurkezten dizkizuegu.
  • Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea? 
  • Zer da gehien gustatu zaizuna? Zerk harritu zaitu gehien? 
  • Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek? 
  • Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan? 
  • Zer ikasi duzu, zertarako balio izan dizu esperientzia honek? 
  • Eta hemendik aurrera zer?

16 iruzkin:

  1. 1.Esperientzia ona izan da, beraiekin denbora eta historioak partekatzekoa aukera oso ona da

    2.Beraiekin elkarrizketan aritzea, gauzak nola aldatu diren beraiek gazteak zirenetik ona eta beraien poztasuna

    3.Beraiek oso pozik daude bertan eta beti daude ekintza berriak egiteko prest

    4.Talde berdinekoak bost aste jarraian joan beharrean taldeak txandakatuz joatea

    5.Nahiz eta fisikoki edo psikologikoki gaizki egon beti alde ona begiratzen dutela eta bizitzan gauza guztiei alde ona bilatzen saiatu behar garela.

    6.Hemendik aurrera gustatuko litzaidake noiz beinka joatea eta nire bizitzan gauza guztiei alde ona bilatzen ahaleginduko nahiz beraiek egin oi zuten bezala.

    ErantzunEzabatu
  2. 1. Esperientzia polita izan da uzturreko pertsonekin denbora pasatzea eta beaiekin hitzeitea.
    2.Amonekin hitz egitea gustatu zait gehien eta beraien elkarrizketak eta ariketak arritu naute.
    3.Ondo pasatzen dutela eta anbiente ona dutela transmititu diate eta ez dela pertsona gehienak usten duten bezela Uzturren egotea.
    4.Planta bakoitzean denbora gehiago egotea.
    5.Gaztea nazien bitartean ondo pasatzea eta gauz asko egitea gero ezin direnak egin.
    6.Azkeneko egunen gustatuko litzaidake berriz Uzturrea jeixtea eta beraiekin egotea.

    ErantzunEzabatu
  3. Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Niretzat esperientzi oso polita izan da, gustora jaisten nintzen Uzturre zentrora ostegunero. Hainbat ekintza egin ditugu eta oso harrera ona egiten ziguten bertara sartzean, aurpegian nabaritzen zitzaien gu joatean poztu egiten zirela.

    Zer da gehien gustatu zaizuna? Zerk harritu zaitu gehien?
    Gehien gustatu zaidana beraiekin elkarrizketan aritzea izan da, garai bateko kontuak entzun eta beraien bizitzari buruz aritzen zirenenan oso gustora entzuten nien.
    Eta gehien arritu nauena berriz, gizon-emakume hauen umorea izan da. Baziren tartean triste xamar zeudenak ere baina orokorrean oso alaiak eta positiboak ziren.

    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Ez da gehien gustatzen zaidan tokia egia esan, baina ikusi dudanagatik ondo zaintzen dituzte eta hori erabiltzaileek ere askotan esan digute, ez zaiela ezer ere falta eta oso ondo zaintzen dituztela.

    Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    Ez nuke ezer berezirik aldatuko, egia esan ekintza entretenigarriak egin ditugu eta beraiek gustora ikusita bere horretan utziko nuke dena. Baina eguraldi onarekin paseotxo bat egitera aterako nituzkee.

    Zer ikasi duzu, zertarako balio izan dizu esperientzia honek?
    Uzturren bizitza gogorra izan duten hainbat pertsona ikusi ditugu, eta hauek ez dela etsi behar esan digute, bizitza oso polita eta laburra dela eta beti aurrera egin behar dela esan digute.

    Eta hemendik aurrera zer?
    Hemndik aurrera, Uzturren ezagunik ez daukadanez ez naiz joango ni bakarrik, baina eskolak beste aukeraren bat ematen badit bi aldiz pentsatu gabe joango naiz.

    ErantzunEzabatu
  4. Oso gustora egon naiz proiektu honetan, esperientzia polita izan da eta ez nuen espero horrelakoa izango zenik, lehenengo egunean gogo gutxirekin joan nintzen(perezarengatik) baina beste egunetan oso gustura egon nintzen.
    Gehien gustatu zaidana eta aldi berean harritu nauena, atxonamonek jartzen duten gogoak dira, azkenean beriek denbora guztian han pasatzen dute eta gehiengoek ondo hartzen gaituzte joaten garenean eta aldi berean harritu nauen beste gauza bat, han txarla batean egon ginenean eta emakume batek bere historia kontatu zigunean. Ez nuen inoiz pentsatu nigandik hain gertu pertsona batek horrelako arazorik izango zuenik.
    Uzturreko zentzuko erabiltzaileek trasmitituriko esperientziak harrigarriak iruditu zaizkit.
    Zerbait aldatzerako momentuan ordu gehiago egingo nituzke, oso gustora egon nintzelako, edo bestela txarla gehiagotara joatea, beraien bizitzei buruz gehiago jakitzeko.
    Uzturren bizi diren atxona-amonen gehienek ez dituztela inolako bisitak edukitzen eta azkenean gu astean 2h joateak eguna alaitzen dietela. Aurten batxi 2 bukatu, kirikiñon monitora bezela egon eta berako eskolan klaseak eman boluntarioki, eta hurrengo urtean denbora gehiagorekin agian astean behin edo joango nintzateke.

    ErantzunEzabatu
  5. ·Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    · Zerbait desberdina, azkenean ohartzen zara jende asko dagoela laguntza behar duena, eta ez dago gaizki beti irribarreren bat zabaltzea edozeini. Ez da erraza baino pozgarria da beraiei laguntzea beti ikasten duzulako zuk zeuk ere zerbait berria.

    ·Zer da gehien gustatu zaizuna? Zerk harritu zaitu gehien?
    ·Bigarren astean gimnasiako ariketa batzuk egin eta gero denak kanpora atera ginen tokan jolastera eta uste dut denak ondo pasa genuela bertan bai guk eta bai beraiek. Ikustea nola animatzen ziren beraiek ere parte hartzera berezia da, azkenean gai direlako baina batzuetan beldurra bait dute ondo ez egiteko edo lotsatu egiten dira.

    ·Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    · Bertan laguntzeko daude, beren lana da, baina ikusten da oso gustura egiten dutela. Ez daude lana egiteagatik, bai egoitzakoek edo bai zuk dudaren bat baduzu berehala laguntzen dizute eta animatu egiten dizute beraiengana hurbiltzea eta laguntzea.

    ·Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    ·Aukerazkoa izan beharko lukeela uste dut. Baten bat ez bada gogo onez joaten esperientzia ez da berdina izaten eta batzuetan zapuztu egin daiteke.

    ·Zer ikasi duzu, zertarako balio izan dizu esperientzia honek?
    · Nire ustez beste errealitate batzuk erakusten ditu, ez gaude bakarrik munduan eta jende berria eta desberdinari buruz ezagutzea ez dago gaizki honetaz konturatzeko. Azkenean esperientziak jende berria ezagutzeko balio du.

    ·Eta hemendik aurrera zer?
    ·Hemendik aurrera nola lagundu jakingo dut, nola konturatu laguntza behar duten eta jakin errealitate desberdinak daudela, ikuspuntu ezberdinak, eta denak ez garela berdinak, bakoitzak bere beharrak dituela.

    ErantzunEzabatu
  6. Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Oso esperientzia ederra izan da, beste pertsona batzuk zentro honi esker duten aukera ikustea eta zentroan bertan ze gustora egoten diren ikustea oso aberasgarria izan da.

    Zer da gehien gustatu zaizuna? Zerk harritu zaitu gehien?
    Gehien gustatu zaidana beraiek gu joatea zenbat eskertzen duten ikustea izan da eta gehien harritu nauena adinekoak ze gustora egoten diren ikustea izan da, zentroan beraien artean oso ondo pasatzen dutelako.

    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Oso ona, batez ere gu beraiekin egotea asko eskertzen dutelako, ekintza desberdinak eginez.

    Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    Ezer ez, nire ustez ondo antolatuta dago, taldeka joatearena, bestela jende gehiegi izango ginelako.

    Zer ikasi duzu, zertarako balio izan dizu esperientzia honek?
    Batez ere ikusteko adineko jendea, etxean bakarrik dagoena edo ez dakitenak zer egin, zentrora joateko duen aukeraz. Bertan beste pertsona batzuekin egoten direlako eta eguna beraien artean oso gustora pasatzen dutelako.

    Eta hemendik aurrera zer?
    Berriro ere astero joan behar bagenu, gustora joango nintzake beraiekin egotera.

    ErantzunEzabatu
  7. Jaione Armendáriz

    Begiak ireki dizkidate. Ez nekien nolakoak ziren, ez nuen espero han ikusi nuena. Zergatik? Ez dakit. Aurreiritziak? Baliteke. Garrantzitsuena: Beraiengandik ikasi dudan guztia. Biziz beteta daude, hala iruditu ez arren. Gu ikusi bezain pronto begiak ilusioz gainezka betetzen zaizkie, eta horrek ez du preziorik. "Eta hemendik aurrera zer?" Azaltzen da galdera sortan. Zer orduan? Egia esan, ez dakit. Pertsonak gehiago baloratzen ikasi dudala esango nuke, denok gara desberdinak eta denok ditugu baloreak. Pertsonetatik haratago dagoena bilatzea izango litzateke orduan hemendik aurrera egingo nukeena.

    ErantzunEzabatu
  8. Uzturre zentroko proiektu honetan parte hartzea aukera paregabea izan da niretzat. Hainbat pertsona mota ezberdin ezagutzeko aukera eman dit eta errealitatea beste modu batera ulertzea lagundu dit. Gehien gustatu zaidana, beraien egunerokotasuna ulertzea eta bizitzea izan da. Harrigarria da nola gure aurreiritziak puskatu daitezkeen segundu batetik bestera. Bertara joan aurretik, guk eskeini beharreko laguntza ume bati eskainitakoaren antzekoa izango zela uste nuen. Aitzitik, beraiek oso ondo ezagutzen dute zein den beraien egoera, eta nahiz eta laguntza behar dutela jakin, beraien gaitasun eta arazoak ederto ezagutzen dituzte eta hauei aurre egiteko prest daude. Hitz gutxitan, kontzienteak dira beraien egoerataz.

    Hango erabiltzaileak oso ezberdinak ziren beraien artean. Adibidez, lehen egunean eguneko zentroan izan ginen, gimnasia piskat bat egin ostean tokan jolastu genuen. Bertako aitona-amonek tarte paregabea izan zuten eta elkarri animatzen jardun genuen goiza. Beste egun batean gaixotasun mentala zuten pertsonekin "perseverancia"-ri buruz hitz egin genuen. Bakoitzak bere arrazoi eta iritzia partekatzeko une bikaina izan zen. Azkenik, residentziako aitona-amonekin egon ginen eskulan eta ariketa batzuk egiten. Bitartean gure bizitzako esperientzia ezberdinak elkarbanatu genituen.

    Ez nukeen ezer aldatuko, nahiko ondo planteatuta dagoela iruditzen zait. Nahiz eta agian, 5 egun baina gehiago jarriko nituzke.

    Esperientzia honek, aurre iritziak puskatzeko eta hauek eduki behar ez direla konturatzeko balio izan dit. Bertako erabiltzaileak laguntza behar duten jendea dela badakit baina horrek ez du esan nahi umeak edo "tontoak" direnik. Beraien egoera zein den badakite eta asko eskertzen dute gure laguntza, batez ere, gure konpainia. Hemendik aurrera boluntariotza batean parte hartzea pentsatu dut. Aurten denborarik ez dudanez, kanpaina ezberdinetan parte hartzen saiatuko naiz. Hurrengo urtean, aukera eta denbora izanez gero, boluntariotza programa edo proiektu baten batean parte hartzera konprometitzen naiz.

    ErantzunEzabatu
  9. ANDER SASIAIN:

    Niretzat esperientzia ona izan da, izan ere eskolan inoiz ez dugulako horrelako jarduerarik egin eta oso gustura egon nahiz aiton- amonekin.

    Zentrora joaten ginenean aiton-amonak oso pozik jartzen ziren, batez ere jende gaztearekin hitz egiteagatik eta jende berriarekin egoteagatik eta egin diguten arrera hori asko gustatu zait. Gehien harritu nauen gauza izan da, irekiak direla eta beraiek edukitako arazo guztiak kontatzen dizkizute, hau da gazteek baino konfiantza handiagoa ematen dizute hitz egiterako garaian.


    Esperientzia polita izan da, honek gehiago lagundu didalako hirugarren adinekoekin egotea eta baita ere eguneko zentroan dabiltzatenekin, izan ere or dauden guztiak arrazoi batengatik daude baino horrek ez du kentzen pertsona onak izatea eta pertsona zoragarriak dira.

    Gauza gutxi aldatuko nituzke proiektu honen inguruan baino, haietako bat izango litzateke, Uzturre zentrora joaten garenean beste ekintza batzuk egitea beraiekin, adibidez guk prestatutako jolasak egitea beraiekin edo ez bakarrik Uzturreko zentrora joatea baizik eta Iurramendi edo horrelakoak, izan ere zentro batera jende asko joaten gara eta bestera inor ez da joaten.


    Ikasi dudana da, adineko pertsonak eta gaizki dauden pertsonak, ondo tratatu ezkero oso pertsona onak direla eta pena merezi duela beraiekin denbora zati bat egotea.

    Hemendik aurrera adineko pertsonei eta horrelako pertsonei atentzio gehiago eskaintzen saiatuko nahiz.

    ErantzunEzabatu
  10. Aurten ikastetxeak eta Uzturre egoitzak duten proiektua aurkeztu zigutenean, ideia oso erakargarria ez zela iruditu zitzaidan eta aurreiritzi asko nituen proiektua hasi aurretik, beti pentsatu izan dudalako aiton-amonen egoitzak toki goibelak eta bakartiak direla. Zorionez Uzturre Zentrora iristean, nahiz eta hasieran esan bezala, ideia ez izan oso erakargarria, aurreiritzi denak desagertu ziren. Bertako aiton-amonek gunea etxetzat hartzen dute eta kanpokoek ez bezala, toki hori ospitalea ez dela pentsatzen dute. Bertan esnatu, jan, entretenitu eta lo egiten dute. Haien senitartekoen bisitak jasotzen dituzte eta gu bezalako pertsonekin ariketa anitzak egiten. Ekintza asko egin arren, gazteen bisitak berezitzat hartzen dituzte eta horrek benetan harritu ninduen. Jasotzen duten guztia berezi bihurtzen dute eta momentu oro baloratzen dute. Agian, adinaren edo osasun egoeraren kontua da bizitzarekiko jarrera hori. Jarrera hori bertako guztiek ez partekatu arren, askok eta askok "tokan" jolasten edota margotzen erakutsi zidaten bizitzarekiko sentimendu hori.

    Bestalde, gugan zuten konfiantza nabarmenduko nuke. Askotan, aurretik ezagutuko bagina bezala jokatzen genuen. Bigarren egunean, oker ez banago, gaixotasun mentala dutenen solairura joan ginen. Bertan, nire harridurarako, hainbatek haien logelak erakutsi zizkiguten. Harrotasunez eta ilusioz. Batek, superheroien panpinak eta posterrak zituen. Guztien berri eman zigun eta haien ezaugarriak azaldu ere. Bitxia benetan. Beste emakume batek, gelara gonbidatu zigun eta argazkiak erakutsi eta bertan zuen erosotasuna nabarmendu zuen.

    Ikastetxeak egoitzarekin duen proiektua bikaina iruditzen zait, besteak beste, belaunaldien arteko elkartrukea eta elkartasuna bultzatzen duelako. Halaber, helduen eta gazteen arteko esperientzien elkartrukeak gehiago ikastea ahalbidetzen du eta gazteak gara, nire aburuz, gehien ikasten dugunak. Dena den, esperientzia hau bigarren batxilergoa baino lehen egitea onuragarria eta bikaina izango litzateke. Horrela, egoera desberdinen berri izango dugu eta gure gizartean dauden pertsona desberdinen bizitzaren berri.

    Hemendik aurrera, ikaskideekin zentrora gehiago joatea gustatuko litzaidake, arestian esan bezala,ikasteko aukera bikaina izan dudalako eta aiton-amonek zein bertan bizi diren beste gaixoek bizitzan aurrera egin behar dela eta etsipena ez dela existitzen.

    ErantzunEzabatu
  11. Aurten, 4 aldiz Uzturre zentrora jeitsi gara 13 lagun eta irakasle bat. Bertan, ekintza desberdinak egin ditugu talde txikitan jarrita eta aste bakoitzean solairu desberdin batean egoten ginen. Horren helburua pertsona desberdinekin egitea zen

    Esperientziari dagokionez, aurretik antzeko esperientzia izan nuen Kirikiñorekin Auzolandegietara joatean baina, hau zeharo desberdina da. Izan ere, ez gaude egunero beraiekin, astean behin baizik. Hori dela eta, ez dugu erlazio estua sortzen baina, beraiekin gaudenean aurretik ezagutuko bagina bezala ematen du. Gertuko pertsonak dira eta horrek asko laguntzen du beraiekin egotean. Esperientzia bikaina izan da beraiekin momento desberdinak partekatzea, hala nola; jolasak, elkarrizketak, marrazketa momentuak… Berriro errepikatuko nukeen esperientzia bat da asko emozionatzen duelako. Emozioaz aparte, gauzak beste ikuspuntu batetik begiratzea iristen gara eta benetan daukagun zorteaz ohartzen gara.


    Oraintse bertan ez nuke jakingo esaten gehien gustatu zaidan momentua zein izan den. Hainbat eta hainbat momento bizi ditugu beraiekin eta horietako bat Javirekin izandakoa da. Javi gaixotasun mentala daukan gizon bat da baino begibistaz ez da nabari. Bigarrengo egunean gogoz aritu zen gurekin eta bere logela erakutsi zigun. Bertan komiki “kolekzio” bat dauka eta hori guri erakustea oso garrantzitsua dela esan zigun. Hortaz, asko baloratu nuen guregatik eginiko guztia eta bere gertutasuna.


    Emakume bat izan zen gehien harritu ninduena.Egunero gimnasia egiten dute zentroan eta emakume honi hanka bat falta zitzaion. Kirola egiten hasi aurretik hari begira geratu nintzen, agian deseroso sentitu zezakeelako hankekin ariketak egitean. Baina, ez en horrela izan. Ahal zuen moduan egiten zituen hankaren mugimenduak eta asko pentsaraztea egin ninduen. Emakume hau ez en etsi.


    Arestian esan bezala, emozioa transmititu didate Uzturre zentroko erabiltzaileek. Hortaz aparte, esperantza transmititzen zuten. Gainera, gizon-emakume horiei esker gauzen balioaz ohartu naiz, benetako garrantzia duten gauzak materiak ez direla.


    Proiektu hau oso ondo dago pentsatuta. Izan ere, ideia oso ona da aiton-amonekin denbora gehiago pasatzeko. Beraientzat ere, oso proiektu interesgarria da eta asko baloratzen dute gazteek bisitak egitea. Hala ere, 4 egun oso egun gutxi direla pentsatzen dut. Izan ere, hainbeste emozionatu gaituzten pertsona horiekin ez dugu erlazio oso estua sortu.

    Lehen esan bezala, gauza desberdinak ikasi ditugu. Horien artean, pozik bizi daitekela erresidentzia batean eta ilusioa eduki behar dugula. Esan bezala, gauzen balioa kontutan hartzea erakutsi digute eta horietan garrantzitsuena, momentuak gogoz bizitzea da. Bertan dauden pertsona asko adin zaharrekoak dira eta hauen hitzetan: gaztaroa aprobetsatu behar dugu, ahal dugun guztia. Gero etorriko dira gerokoak.

    Hemendik aurrera ez diot beldurra edukiko zahartzaroari. Adin handiko pertsona izateagatik ez naiz triste biziko baina, horretarako, ilusioz bizi behar naiz. Horretaz gain, hemendik aurrera horrelako ekintza gehiago egin nahiko nituzke. Hau da, gehiago emozionatu nahiko nuke besteekin.

    ErantzunEzabatu
  12. Uzturre egoitzara joan eta bertakoekin ordu pare bat partekatzea, bizipen paregabe bat dela ikusi dut azken aste hauetan. Nahiz eta ikastetxeak antolatutako ekintza bat izan guztiok bizitu beharko genukeen esperientzia bat iruditzen zait. Azken finean, beste belaunaldi bat ezagutzea da, asko dakien eta asko bizi duten pertsonak dira, pertsona jakintsuak, eta haiekin elkarrizketa bat mantentzeak gure pentsaera era batean ala bestean aldatzen du, mundua eta bizitza beste begi batzuekin ikustarazi digute hainbat arlotan.

    Askok diotenez, egoitzan egoten direnak triste bizi dira egun osoa pareten artean omen daude eta. Aurreiritzi hori kasu askotan okerra zela egiaztatu dugu, bertan daudenak ere guk bizitzeko dugun ilusio eta gogo berdina duten pertsona zoriontsuak dira.

    Uzturreko erabiltzaileek esperientzia hau bizipen berri eta berezi bat izatea eragin dute. Zerbitzu eta ekintza anitzak eskaintzen dituen zentru bat dela ikusi dugu eta bertako batek esan bezala: "zaila da egoitza honen ezaugarriak dituen besteren bat aurkitzea".

    Zerbait aldatu beharko banu, gure artean elkarrizketa gehiago egon dadin gai gehiago prestatu eta proposatuko nituzke. Hala ere, noiz batean errepikatuko nukeen bizipen bat izan da arestian aipatu bezala. Beraz, hemendik aurrera bizitza beste ikuspuntu batetik ikusi nahiko nuke zenbait esparrutan behintzat.

    ErantzunEzabatu
  13. 1. Esperentzia berri hau neretzako oso polita izan da. Oso gustora egon naiz eta ez nuen uste horrela izango zenik.

    2. Gehien arritu nauena da zentroan dagoen jendea beraien atean oso ondo ematen dire, eta zaintzaileak oso ondo zaintzen dituzte aiton amonak.

    3. Oso pozik daudela esaten zuten, eta ariketa pila egiten dituztela denbora pasatzeko.

    4. Proiektu hontan egun gehiago joatea proposatuko nuke. Esperientzia polita baita.

    5.Jendearekin gehiago hitz egiten eta irikiago izaten jendearen aurrean. Lotsa galtzea debai jendearen aurrean.

    6. Hemendik aurrera beste ikuspegi bat daukat horrelako zentruei buruz. Barruan egon arte ez nekien eta nolako zentruak ziren, eta oso atseginak direla pentsatzen dut.

    ErantzunEzabatu
  14. Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    -Esperientzia interresgarria da, jende helduarekin egoten ikasten da. Horretaz gain, mota ezberdinetako pisuak ikusten dira egoitzan eta horrekin ikasi egin daiteke zer gaixotasun daukan pisu bakoitzekoak.

    Zer da gehien gustatu zaizuna? Zerk harritu zaitu gehien?
    -Gehien gustatu zaiten esperientzia DIA-ako solairuan egon gineneko egunekoa da, arrazoi nagusia eskulanak egiten egon ginelako eta horretaz gain, haien parte hartzeak arritu ninduen denak ibili zirelako eskulanak egiten.

    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    -Trasmititu trasmititu ez, baina, bai egin didana da gauzak ikustea beste modu batera eta horretaz gain, jende heldua gehiago errespetatzea.

    Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    -Proeiektu honen inguruan aldatzeko egongo itzatekeen gauza bakarra, denak denekin parte hartzea izango zen hau da, pisu guztiak batera egoteak eta denek hekintza ezberdinak batera egitea.

    Zer ikasi duzu, zertarako balio izan dizu esperientzia honek? Eta hemendik aurrera zer?
    -Ikasi dudana izan da, jende helduak uste baino esfortzu handiagoa egiten duela saiatzeagatik ekintza ezberdin horiek ondo egiten. Gainera, haiek ere beste ikuspuntu bat ere irakatsi digute gehien bat haiek bizitakoak. Lehen esan dudan bezala hemendik Aurrera bi ikuspegietatik begiratuko dut, bai helduen ikuspuntutik, bai nire ikuspuntutetik.

    Leire Enrique

    ErantzunEzabatu
  15. Uzturre zentroan parte hartzea oso baliagarria eta aberasgarria izan da, aiton-amonei esker gauza berri asko ikasi baititut. Beraien iritzia eta bizitzeko modua oso desberdina da eta proiektu honi esker bizitzaren beste ikuspuntu bat ezagutu dut.
    Dagoeneko beraiek badakite ez direla gai gauza desberdinak egiteko, bereziki ahalegin fisikoa behar baldin bada. Hala ere, saiatu egiten dira eta gure laguntzari esker gauza asko egin ditzazkete. Behin eta berriro esaten dute oso baliagarriak eta azkarrak garela eta esker onekoak dira. Rutinatik ihes egiteko eta beraiekin denbora pasatzeko oso ekintza egokia eta interesgarria da. Gainera, aiton-amonen aurpegiak alaitzearen sentimendua ezin da hitzekin azaldu.
    Gauza asko ikasi ditut, bizitzarako baliagarriak izango direnak bereziki. Pazientziarekin eta ahaleginduz gauzak lor daitezke. Askotan esan digute nerabezaroa eta gaztaroa aprobetxatu egin behar direla.
    Ekintza oso polita da eta pertsona bezala hazteko oso egokia da.

    Julen Diez

    ErantzunEzabatu
  16. Uzturre zentroan parte hartzea oso baliagarria eta aberasgarria izan da, aiton-amonei esker gauza berri asko ikasi baititut. Beraien iritzia eta bizitzeko modua oso desberdina da eta proiektu honi esker bizitzaren beste ikuspuntu bat ezagutu dut.
    Dagoeneko beraiek badakite ez direla gai gauza desberdinak egiteko, bereziki ahalegin fisikoa behar baldin bada. Hala ere, saiatu egiten dira eta gure laguntzari esker gauza asko egin ditzazkete. Behin eta berriro esaten dute oso baliagarriak eta azkarrak garela eta esker onekoak dira. Rutinatik ihes egiteko eta beraiekin denbora pasatzeko oso ekintza egokia eta interesgarria da. Gainera, aiton-amonen aurpegiak alaitzearen sentimendua ezin da hitzekin azaldu.
    Gauza asko ikasi ditut, bizitzarako baliagarriak izango direnak bereziki. Pazientziarekin eta ahaleginduz gauzak lor daitezke. Askotan esan digute nerabezaroa eta gaztaroa aprobetxatu egin behar direla.
    Ekintza oso polita da eta pertsona bezala hazteko oso egokia da.

    ErantzunEzabatu