2019(e)ko apirilaren 7(a), igandea

2. batxilergoko azken txanda Uzturren

Dagoeneko amaitu dira aurtengo txandak batxilergoko 2. mailan. Laugarren taldeak ere burutu du bere esperientzia. Ziur gaude esperientzia oso baliotsua eta aberasgarria izan dela zuentzat, baina zuen ebaluaketaren eta iritzien berri izan nahi dugu. Horretan lagungarri, ondorengo galderak aurkezten dizkizuegu.
  • Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea? 
  • Zer da gehien gustatu zaizuna? Zerk harritu zaitu gehien? 
  • Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek? 
  • Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan? 
  • Zer ikasi duzu, zertarako balio izan dizu esperientzia honek? 
  • Eta hemendik aurrera zer?
  • ....

4 iruzkin:

  1. Proiektu honetan parte hartzea esperientzia oso ona izan da. Izan ere, inoiz bizi izan ez dudan esperientzia izan da eta hasiera batean gogo asko eduki ez arren, bukaerako ikuspuntua guztiz desberdina da. 5 egun hauetan gauza asko ikasi ditut eta niretzat garrantzitsuena izan dena, pertsona batzuei laguntzea eta transmititzen ziguten poza adieraztea. Beraien bizimodua nolakoa den ikusi dugu eta gehien gustatu zaidan eguna denon artean bildu ginen eguna izan zen eta bakoitzak berari eta bere garaiari buruzko gauzak kontatzen zituen eta orduan, gurearen oso desberdina zela ikusi genuen. Bertakoen lana oso beharrezkoa dela iruditzen zait; azken finean beraien familia dira eta eguneko ordu gehienak beraiekin pasatzen dituzte. Gainera oso ondo konpontzen dira beraien artean eta oso pozik bizi direla transmititu digute guztiek. Oso atseginak izan ziren gurekin eta oso pozik joaten ginen astero. Agian aldatuko nukeen gauza bat egiten ziren ekintzak dira. Hainbat egunetan gauza berdina egin genuen eta ekintza desberdinekin esperientzia hobea izango litzateke. Gauza asko ikasteko balio izan dit eta erakutsi diguten gauzetako bat, beraiek oraindik ere bizitzaz disfrutatzen jarraitzen dutela da, ez direla “zulo” bezalako batean bizi. Hemendik aurrera, bizitza ahalik eta gehien aprobetxatu eta momentu onenak disfrutatuko ditut; izan ere esperientzia honek pentsatzeko modua aldatu dit.

    Claudia Herrero

    ErantzunEzabatu
  2. Esperientzia oso ona izan da zaharren egoitzara joatea 4 egun hauetan zehar. Proiektu oso interesgarria da, generazio desberdinetakoen esperientziak ezagutzeko eta gauza berriak ikasteko. Gehien gustatu zaidana, beraiekin hitz egitea izan da, ezagutzen ez genituen gauzak ikasiz. Gehien arritu nauen gauza aldiz, egiten diren ekintza ugariak dira, asko egiten baitituzte goiz osoan zehar. Uzturre zentroko erabiltzaileak oso lasai daude bertan, eta ondo zaintzen dituztela ikusten da. Proiektu honetan aldatuko nukeena, iraupena izango zen, denbora oso azkar pasatzen delako, eta ez dagoelako denbora asko beraiekin egoteko. Esperientzia honek irakatsi didana, bizitza bizi behar dela izan da, orain gure urte hobenetan gaudelako eta ondo pasa behar dugulako. Hemendik aurrera, bizitza gehiago biziko dut.

    Julen Garmendia

    ErantzunEzabatu
  3. Zer-nolako esperientzia izan da zuretzat proiektu honetan parte hartzea?
    Zer da gehien gustatu zaizuna?
    Zerk harritu zaitu gehien?
    Nolako esperentzia transmititu dizute Uzturre zentruko erabiltzaileek?
    Zer-nolako aukera ematen die Uzturre zentroak?
    Zer aldatuko zenuke proiektu honen inguruan?
    Zer eman dizu egun hauek Uzturre zentruan konpartitzeak? Zer ikasi duzu, zertarako balio izan dizu esperientzia honek? Eta hemendik aurrera zer?

    Uzturreko esperientzia oso ona izan da, izan ere oso ondo egon da pertsona hauen bizipenak eta istorioak entzutea. Niri gehien gustatu zaitena pertsona hauekin denbora pasatzea notatzen zelako beraiek jende gaztearekin disfrutatzen zutela eta pozik jartzen zirela. Gehien harritu nauena jende horrek zeukan bizitzeko modua zen, izan ere pena handia eman zidan jende hori hor egotera behartuta egotea. Nire ustez, Uzturreko zentroa oso aukera ona izan dezake bakarrik bizi ezin duten pertsonentzako, baina nik ez nuke inoiz nahiko horrelako zentro batera joatea. Nik pentsatzen dut proiektu hau ez dela egin behar batxillergoan, DBHn baizik, gure adinako jendea nahiago duelako klasen gelditzea ikasten edo denbora pasatzen ekintzak egitea baino. Azkenik esan nahi nuke Uzturrera joatea esperientzia oso polit bat izan dela eta asko lagundu nauela pentsatzen denbora aprobetxatu egin behar dela eta ez ditugula gauzak beste momentu baterako utzi behar. Ahalko banu esperientzia hau errepikatuko nuke.

    Aitor Bravo

    ErantzunEzabatu
  4. Proiektu honetan parte hartzeko aukera izatea paregabea izan da. Esperientzia berria izan da niretzat eta oso aukera ona iruditu zait beste adin eta ikus puntua duten pertsonekin partekatu izana. Aiton-amona bakoitza oso interesgarria iruditu zait eta beraiengan asko ikasteko daukagula pentsatzen dut, hasiera batean gogo gutxirekin joan nintzen baina aste bakoitzean gustorago egoten nintzen. Bertan dauden zaintzaileak jatorrak iruditu zaizkit eta azken batean laguntza eta arreta beharra duten pertsonak dira. Esperientzi hau oso aberatsa iruditu zait asko ikasteko aukera izan dut. Alde batetik nire ikuspuntua aldatzako balio izan dit, ez nuen espero zentroan zeuden aiton-amonak jarrera positibo hori izatea. Bestalde pentsatzen dut aiton-amonak baliabide gehiago izan beharko lituzketela. Ondorioz proiektu honetan aste gehiago egotea aldatuko nuke, izan ere, solairu bakoitzean bi ordu egon gara eta beraiekin egoteko denbora gehiago jarriko nuen. Proiektu honekin ingurukoak gehiago maitatu behar direla ikasi dut, beraiekin gauden momentuak aprobetxatu eta gehiago baloratu behar direla, azken finean denok pasa behar dugu helduaroaren garaia. Proiektu hau bukatu ondoren bizitza gehiago baloratu behar dela pentsatzen dut eta momentu oro ahalik eta gehien aprobetxatu eta aiton amonak gure bizitzaren oinarria direnez denbora gehiago baloratu.


    Ane Eizaguirre

    ErantzunEzabatu