Tolosako Herrikide Ikastetxean ikaskuntza eta zerbitzuarekin zerikusia duten ekintza desberdinek izango duten txokoa.
2019(e)ko ekainaren 6(a), osteguna
Lanean jarraitzen
Kaixo, berriro
Hemen gaude gure pertsonaiak osatzen. Neskak, mutilak, animaliak, .... denetarik daukagu. Oso gustura gabiltza.
2019(e)ko maiatzaren 18(a), larunbata
2019(e)ko maiatzaren 15(a), asteazkena
LAISTER ARTE!
Asteartean berriro ere bildu ginen talde osoa antzezlaneko bideoa ikusteko, egia esan espero baino hobeto atera zela uste dut. Pena bat da bukatzea, baina hurrengo urtean gazte berriak joango dira hobeago eta politagoa izan dezan dena. Plazer bat izan da honen parte izana! Mila esker!
Asteartean berriro ere bildu ginen talde osoa antzezlaneko bideoa ikusteko, egia esan espero baino hobeto atera zela uste dut. Pena bat da bukatzea, baina hurrengo urtean gazte berriak joango dira hobeago eta politagoa izan dezan dena. Plazer bat izan da honen parte izana! Mila esker!
2019(e)ko maiatzaren 14(a), asteartea
Agur bero bat!
Gaur amaiera eman diogu urte zoragarri honi. Azken bi astetan ensaiatzen egon garen gidoia oso ondo ikasita eman genuen denok, eta gure lanak fruituak eman zituen noski. Goizen astero bezala elkartu gara urte guztian zehar lanean ibili ondoren aurreko asteartean aurkeztu genuen lana denok batera berrikusteko eta agurtzeko. “Gure etxea” deitu genion gure antzezlanari eta ezinhobe atera zen. Gaur ikusi dugunean asko disfrutatu dugu ere, algara anitzak entzun dira gelan barrena.
Bukatzeko, bai nere taldekideei eta baita hau posible egin duzuen guztioi eskerrak eman nahi dizkizuet. Aste bakoitzean zuen irriabarrak ikustearekin gu pozik geratzen ginelako, nahiz eta astean ordu bat izan asko hitz egin dugulako, ondo ezagutu garelako eta zer esanik ez, oso ondo pasa dugulako.
Mila esker talde eta beste bat arte muxu bat denoi!
HURRENGO ARTE!!
HURRENGO ARTE!
Gaur,Uzturre zentrora jaitsi gara azkeneko aldiz,lehengo asteko antzezlana ikustera.Oso ondo pasa dugu denok antzezlanak ikusten eta oso pozik gaude egindakoarekin.
Uzturre zentrotik joan aurretik, blog-a ikusi dugu guztiok eta oso ondo pasa dugu proeiktu guztian zehar ateratako argazkiak ikusten.Joateko momentua iritsi aurretik,Uzturre zentrokoei eskerrak eman dizkiogu proiektu honetan gurekin parte hartzeagatik eta antzezlan bat aurrera ateratzeagatik.
Oso gustora egon naiz proiektu guztian zehar.Eskerrik asko guztioi!
2019(e)ko maiatzaren 12(a), igandea
AMAIERA
Duela egun batzuk aurkeztu genuen hilabete askotan landutako
lana, antzezlan bat gure txontxongiloei bizia ematen.
Gure taldekide batzuk oso urduri zeuden lehenengoak izan
ginelako antzezten, baina lasaitu eta gero antzeztokira atera ginen guztiok
hilabete askotako lana beste guztiei aurkezteko.
Oso pozik eta gogotsu egin genuen antzezlana eta oso harro
geunden gure lanataz.
Hilabete guzti hauetan esperientzia berriak izan ditugu bai
uzturre zentroko pertsonek eta baita guk ere eta oso gogotsu sentitu naiz proiektu guztian zehar eta
oso gustora egon gara guztiok proeiktu honetan parte hartzen.
Amaiera
Maiatzaren 7 an amaiera eman genion aurtengo esku biziak- eri , esan beharra dago antzezlanak oso ondo joan zirela eta gu oso pozik atera ginela bertatik. Horregatik eskerrak eman nahi dizkizuet aurten egindako lanarengatik taldean oso ondo moldatu gara eta esperientzia bikaina izan da , gure artean ez da arazorik egon eta hori da garrantzitsuena. Horregatik asteartean egindako antzezlana oso ondo atera zen eta amaiera bikaina eman genion aurtengo lanari baita aurtengo esku biziak-eri ere.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)













