2019(e)ko maiatzaren 12(a), igandea

Amaiera

Maiatzaren 7 an amaiera eman genion aurtengo esku biziak- eri , esan beharra dago antzezlanak oso ondo joan zirela eta gu oso pozik atera ginela bertatik. Horregatik eskerrak eman nahi dizkizuet aurten egindako lanarengatik taldean oso ondo moldatu gara eta esperientzia bikaina izan da , gure artean ez da arazorik egon eta hori da garrantzitsuena. Horregatik asteartean egindako antzezlana oso ondo atera zen eta amaiera bikaina eman genion aurtengo lanari baita aurtengo esku biziak-eri ere.


Azkenean amaiera eman diogu aurtengo esku bizien proiektuari, hainbat hilabetez asteartero uzturre egoitzako jendearekin elkartu eta irrika handiz prestatutako antzezlana jende aurrean antzeztuz. Aurreko asteartea izan zen egun guzti hauetan egindako lana erakusteko eguna; gaia, txontxongiloak, eszenatokia, gidoia, eta abar prest genituen ordurako, ea nola geratuko zaion arropa hobeto txontxongiloari, ea gidoiataz gogoratuko ginen... 
Gaiarekin bat ez zetorren arren ere, entseguei kanturako denbora eta guzti atera diegu, oso polita baitzen talde guztia (bai gazteak eta bai aiton-amonak) kantuan algaraka ikustea. Guztia amaiturik, plazer hutsa izan dela esatea besterik ez da falta, eta eskerrak eman 2019ko esku bizien taldeari!





2019(e)ko maiatzaren 9(a), osteguna


IKUSKIZUNAREN EGUNA

Atzo hilabete hauetan prestatutako lana aurkezteko eguna iritxi zen. Arratsaldean urduritasuna bertan jarraitzen zuen eta gehiago itxaron gabe gure taldea izan zen lehenengoa jende aurrean jartzeko. Horrek urduritasuna handitzen zuen. 

Oso ondo atera zitzaigun ikuskizuna. Luciatik hasita, harritu egin gintuen bere narratzaile paperarekin, Carlos naiz eta isila izan bere papera ezin hobe bete zuen, Mari Paz zur eta lur utzi gintuen egindako txotxongiloarekin eta Matilde azken egunerarte bere maitasuna eta positibismoa trasmitituagatik.


2019(e)ko maiatzaren 8(a), asteazkena

AMAIERA
Azkeneko eguna iritsi da, antzezlana prestatzen pasa dugun kurtso osoa amaitu da eta gaur azkeneko entsegua eta ukituak ematen aritu gara gidoiari eta txotxongiloei. Egia esan ez du ematen oso urduri daudenik, ondo prestatu dugulako hain zuzen eta baita ere konfiantza handia dutelako.

16:30 ak dira eta prest gaude, eszenatokia apainduta, ikusleak gela guztian zehar, teknikariak ere prest; urduritasuna bete-betean baina emanaldiari hasiera emateko irrika handiz itxaroten diogu aurkezleen sarrerari!

           

2019(e)ko maiatzaren 7(a), asteartea


Prestatutako proiektu finala beste guztien aurrean aurkezteko eguna iritxi zen, eta nola ez nahiz eta orduak aurretik izan urduritasuna nabari zen. 

Geratzen zitzaigun ordua guztiz aprobetsatu genuen hainbat alditan elkarrizketa errepasatuz, bakoitzaren esaldiak ikasteko. Egia esan ez zen batere erraza izan, gure taldekide hiztunekin lana gero eta konplexuagoa egiten zen, baina Unairen pazientziarekin aurrera atera genuen entsegua.

Entseguak beharrezkoak izan zirela ohartu ginen, antzezlanean islatu zen.



2019(e)ko maiatzaren 6(a), astelehena

ZAILTASUNAK

Egia esan askotan zaila egiten zaigu bata bestearekin ulertzea, ez direlako gu entzuteko kapazak edo esaten dugunak ez daukalako logika gehiegirik beraientzat. Horrelakoetan beste modu batean esplikatzen saiatzen gara eta beti errepikatzen diegu beharrezkoak diren aldietan ulertu dutela esaten diguten arte. Hori gehienbat gertatzen zaigu gidoiaren errepasoa egiten, batzuetan ahaztu egiten direlako, baina aurrera ateratzen dugu arazorik gabe.