Gure taldeak gaur janzkerak bukatu ditu denbora luze batez eta gero, hurrengo egunean gidoia egiten hasiko gara; hemendik gutxira iƱauteriak datozte eta gure taldekideak gogo asko dute.
Tolosako Herrikide Ikastetxean ikaskuntza eta zerbitzuarekin zerikusia duten ekintza desberdinek izango duten txokoa.
2019(e)ko urtarrilaren 29(a), asteartea
Txotxongilo biziak
Lan ta lan
Dagoeneko gidoia pentsatzen hasi gara , harrigarria da batzuek jartzen duten aurpegia gidoia entzun orduko. Eszenatokiari ere jada itxura ematen hasi gara behia eta gauza ezberdinak jartzen joan gara, bertan ikusten den baserriaren izena gure etxea da .
ATZERAKO KONTAKETA:
Esku biziak iƱauterietarako prestatzen. Jada hasi dira mozorroak eta txilabak prestatzen. Gogoak nabari dira, taldean sortutako koroarekin, festetako abestiak pozten dituzte atson-amonak. Ea ostegunerako denak prest dauzkagun.
2019(e)ko urtarrilaren 28(a), astelehena
Elkar ezagutzen jarraitzen dugu
Jarraitzen
dugu Ibarrako Garagunera jaisten. Dinamika desberdinak egin ditugu elkar
ezagutzeko: bakoitzak dauzkan zaletasunak, egiten ditugun eskolaz kanpoko ekintzak,
gustatzen zaizkigun gauzak,…
Guztion
artean pentsatu genuen aurkezpen bideo bat egitea proiektu honen protagonistak
ezagutzeko.
Ekin lanari! Hementxe bideoa
2019(e)ko urtarrilaren 23(a), asteazkena
Gure txokoari forma ematen
Lehengoan ere lanean ibili ginen ilusio handiz. Dagoeneko eszenarioarekin hasi gara eta ideia berriekin gure elkarrizketan jartzen, hori bai, denon artean ideia bikainak lortu ditugu.
Astero bezala gehiago ezagutuz goaz, oraingoan Sole falta genuen baina ez genuen ahaztu, ez noski! Gure txokoa berezi bihurtzen ari da eta espero dugu horrela jarraitzea, zoragarriak dira eta.
Astero bezala gehiago ezagutuz goaz, oraingoan Sole falta genuen baina ez genuen ahaztu, ez noski! Gure txokoa berezi bihurtzen ari da eta espero dugu horrela jarraitzea, zoragarriak dira eta.
2019(e)ko urtarrilaren 22(a), asteartea
Eszenatokiari forma ematen
Hasi gara dagoeneko eszenatokia apaintzen. Guk moztutako behia, hodeiak… gehitzen joan gara baserri baten itxura emanez "Gure etxea" da haren izena. Antzerkian, testua prestatzen ere hasi gara pertsonaiak finkatuz. Orain, istorioa pentsatzea bakarrik falta da. Aupa talde!
Argazkian, Marian eta Mila ikus ditzakegu beraien artean laguntzen.


Argazkian, Marian eta Mila ikus ditzakegu beraien artean laguntzen.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)





